banner webcam

 

banner marea eu

Zu hemen zaude:Herriak

Baserriak eta landa- arkitektura (Ispaster)

Ispasterreko udaleko hirigunea, Elexalde, XIX. mendekoa omen da, lehenagoko aztarnak badaude ere. Hirigunean plaza txiki bat dago, txukuna, angeluzuzena, eta honen alde txikienetan eliza bat eta jauregi bat daude, eta handienetan, etxe neoklasikoak, etxea-taberna, eta etxebizitzak. Gainera, plazara kale mehar bat heltzen da, etxe elkarri atxikiak dituena, hiriguneari herrien antza ematen diona.

Baserrien auzoak laborantzarako etxeen elkarteak dira, habitat sakabanatuak direnak. Honatx haietako batzuk: Barainka, Mendasona, Goiherri, Solarte, Kortazar, Zatika, Artika, Kurtziaga eta Gardata.

Euren artean honako hauek ditugu: 

ARANA JAUREGIA (1700)

Landako jauregí barroko klasizista, harlanduzko aurrealdea duena. Aurrealdea dorre-formako bi gorputzen artean dago eta arkupe bat du sarbide, XVlll. mendeko baserriek bezalaxe.

Eraikin hau 1500eko baserri gotiko zahar baten handitzea da, eta atzealdean oraindik dirau antzinako baserriaren ate zorrotzak.

Etxe honetan Jacinto Arana inkisidorea, Zamorako apezpikua izan zena, jaio zen.

AIXPE AURREKO BASERRIA

XVI. mendearen lehenengo hereneko baserri gotikoa. Bere egitura zurezkoa da eta aurrealde nagusiak hiru atal ditu. Erdiko atalean arku zuzeneko arkupe bat dago eta alboetako atalek harri-horma lodiak dituzte, aireztatzeko bao zorrotz txikiekin. Zaharberritu egin bada ere, osorik diraute egitura historikoaren ezaugarri nagusiek, eskualdeko eredurik zaharrenaren eredu direnek.

Garai bat izan zuen, eta garai haren euste-zutabe batek dirau. Inguruan Santiago baseliza dago.

GALLETE AUZOA BASERRIAK:

Mendialdearen zelaigune baten pilatutako baserri multzoa da. Eskualdean dauden landaetxeen barietate desberdinak erakusten ditu. Denek bi isuriko teilatuak eta fatxadaren erdian behebarru zabal bat euki arren, arkodunak (Beitxi), egurrezko ateburu edo leihoburudunak (Gallete Erdikoa) eta armazoi egituradunak (Atx Aurrekoa) be badaude. Hau eta guztiz ere, bat bera ere ez da Atxaurre bezalako zaharra. Azken honek, oraindik, atzealdeko aupegian hiru gezileiho urratu dauzka harrizko horma ikaragarri bat mantentzen du.