Zu hemen zaude:Herriak

Arretxinagako Mikel Deuna (Markina- Xemein)

Arretxinagako San Migel ermita Donejakue bidearen ondoan dago, Artibai eta Urko errekek bat egiten duten lekuan.

Ermitaren ondo-ondoan dago Xemeingo

Elizateko udaletxe izandako eraikina, probalekua; bertan jokatu izandako abere-proben lekuko, eta plazatxu bat; hortxe bertan ospatzen dira, irailaren 29an, santuaren egun nagusiaren inguruko jaiak.

Arretxinaga izenari jagokonez, batzuen

ustez "harriak datzaten edo botata dauden toki edo lekua" izango zen. Arri=harria; etxi=etzin, etzan; eta "-aga" atzizki lokatiboa, zerbaiten leku esan nahiko leukeena. Interpretazio

honek azalduko luke bisitariak zur eta lur uzten dituen fenomeno geologikoa.

Solairu zentralizatuko eraikina da. Sei-ertzeko erregular baten forma dauka eta sei hegaleko teilatu

batek estaltzen du, eta daukan sarbide bakarra mendebaldera ematen duena da.

Hiru harkaitzok eragindako bitarte batean Done Mikel Goiaingeruari eskainitako aldarea dago. Honek lantza bat dauka eskuetan, hankapean daukan herensuge edo beste animalia fantastiko baten aurka egiteko.

ERMITA DE SAN MIGUEL DE ARRETXINAGA

 

viveUnaExperiencia eu