Zu hemen zaude:Non Lo Egin»Hotelak»VILLAITSASO ***

Aulesti

Gaurko izen ofiziala Aulesti bada ere, Murelaga dugu elizatea eratu zeneko izena. Aulesti parroki inguruko kalearen izena zen eta horrela herritarren bizitokiari (gaztelerazko "pueblari") deitu zitzaion Aulesti. 7 auzo gehiago daude herrian eta bakoitzak Erdi Aroko baseliza bana dauka.

Herriaren erdialdean kokatzen da plaza, bidearen ondoan. Plazan bertan kokatzen da eliza, Oizko kararriaz egindako 6 zutabe lodi ditu eta 5 kanpai. Horietako bat Belen kanpaia deitzen da, 1626koa. Kanpai hau trumoi eta ekaitzetan jotzen da, konjuroak egitean. Horrez gain bazuen beste zeregin bat ere: emakumeren bat erditzeko zegoenean, une larri horiek ondo igarotzeko eta zetorrena osasunez etortzea eskatzeko jotzen zen.

Txoko lasaia: Erreka ondoko parkea

Lea errekaren ertzean dago, Urriola auzorako bidea hartuz iristen da,  frontoiaren ondotik igarota. Bainugune bihurtuta dagoen urjauzi baten ondoan dago, errekan bainatu, eguzkia hartu, futbolean egin, mahaietan bazkaldu...daiteke.  Leku egokia da egun pasa egiteko

Aulestiko Udaleko webgunea

viveUnaExperiencia eu