Zu hemen zaude:Natura»Ibilbideak»BARRUKALDETIK

Berriatua

  Historia

Atxurra, Armiña, Lamiña II eta Goikolauko haitzuloetan daude Berriatuko gizakiaren lehen aztarnak. Goi Paleolitoren erdi alderako lehen gizakia lurralde honetan bizi zela adierazten digute.  Goikolauko kobazulo honetan gainera, "Goikolauko lepokoa" deritzona aurkitu zuten. Kolore berdeko koilare hau Kristo aurreko 2000. urtekoa da eta Bilboko Arkeologia Museoan dago gordeta.

Berriatuaz dauzkagun lehen berri idatziak XII mendean sorturiko San Pedro Parroki Elizari buruzkoak dira. Sortze horren alde 1498ko Aitasantu Bulda agiria daukagu, zeinek elizaren patronatu eskubidea Aranzibiako jaunarentzat berresten duen

Berriatuako udala bi zatitan banatua dago; erribera, elizatearen erdigunea dagoen aldea eta mendia, Miloi, Asterrika eta Magdalena auzoak kokatuak dauden aldea.

Txoko lasaia: Madalenako ermita ingurua.

XVI. mendeko ermita den arren litekeena da honen aurretik beste eraikin zaharago bat egon izana, iparraldeko horman dagoen erromaniko garaiko harlanduzko gizonezko baten irudiak aditzera ematen duenez.

Auzo honetan kokatzen da Maalako gurutzea eta handik 150 metrora "Sarnapotzu" deritzon putzua dago. Putzu honetan zapi bat busti eta azalean eri dagoen unea igurtziz gero, sendatu egiten dela dio kondairak, trapukia postzu ondoko adar batean zintzilikatu behar omen da.

Berriatuako Udaleko webgunea

viveUnaExperiencia eu