Zu hemen zaude:Informazio gehigarria»Anbulategiak

DONE JAKUE BIDEA

Gipuzkoan dagoen Done Jakueko azken tokia Astigarribia, utzi ondoren, eta Deba eta Artibai ibaien isurialdeak bereizten dituen Arno mendiaren bide maldatsuak igo eta gero, kostaldeko Done Jakue bideak Arnoaten uzten gaitu.

Arnoate, antzinatik, Bizkaiko lurretan sartzeko atea izan da, Europa osotik etorrita, Kantauri kostaldeko bidea aukeratu zuten erromes guztientzat. Historian zehar gutxiago aipatu bada ere, badirudi zaharrena dela, eta, logikaz, Apostoluaren aztarnak aurkitu izanaren berria zabaldu zen bidea. Kontuan izanik garai haiek (IX. mendea) bat etorri zirela penintsulan musulmanek izan zuten hedapen handiarekin, Kantauri kostaldeko bidea, seguruena zenez, badirudi lehenbiziko erromesek Galiziako "Finisterrera" heltzeko erabili zuten bidea izan zela.

Lea Artibaiko Done Jakue Bidea altxor txikiz beterik dago.

 

MARKINA-xEMEIN - MUNITIBAR:  

Non hasi: Arnoate

Non amaitu: Astokigana, Munitibar

Distantzia: 23 km

Ordu kopurua: 9 ordu

Interes puntuak:

  • • Barroeta dorrea

    • Arretxinagako San Migel baseliza

    • Udal arraindegia

    • Udaletxe Zaharra

    • Antxia dorrea

    • Ansotegi jauregia

    • Solartekua jauregia (gaur egungo udaletxea)

    • Karmengo iturria

    • Karmen Eliza eta komentua

    • Simon Bolibar museoa eta Ziortza-Bolibar herria

    • Ziortzako Monastegia

    • Gerrikako Santa Luzia baseliza

Descargar archivos adjuntos:

viveUnaExperiencia eu