banner webcam

 

banner marea eu

Zu hemen zaude:Natura»Ibilbideak»ARRAINAREN ETA ARDOAREN IBILBIDEA

ARRAINAREN ETA ARDOAREN IBILBIDEA

Arraina Erdi Aroko dietaren oinarrietako bat zen. Sardina, bisigua eta sardinzar, freskoak, gazitu edo ketuak ohikoak izaten ziren penintsularen barrualdeko merkatuetan. Bermeo, Lekeitio eta Ondarroa barrukaldearekin trukeetarako ibilbide komertzialen helmuga bihurtu ziren, Durango eta Gasteizen arteko Urkiola mendatetik joanda.

Arrainaren esportazioa neguan egiten zen batez ere, orduan heltzen ziren-eta mandazainak portu horretako Arrantzaleen Kofradietara, arrain freskoa erostera. Arrain horrek elurrarekin betetako upeletan kontserbatzen zituen, neguko hotza aprobetxatuz. Alderantzizko ibilbidea egiten zutenean, garia, gatza, ozpina eta ardoa ekartzen zuten Errioxa, Nafarroa edo Gaztelatik.

Arrain eta laboreen trafiko horren babespean, luxuzko produktu baten merkaturatzea sortu zen: ardoa, batez ere Arabar Errioxatik ekarrita. Gainera, bertoko txakolina baino gehiago estimatzen zen eta garestiagoa zen ere.

Mandazainek egunero zeharkatzen zuten lurralde honetako orografia latza, eta, modu horretan, Bizkaiko arrain freskoa egunero heltzen zen Gasteizko merkatura.

Ibilbidea XX. gizaldiaren hasierara arte mantendu zen; orain, Ibilbide Turistiko eta Kultural bihurtuta (GR 38a ere bada), antzinako garrantzia berreskuratu nahi da, XXI. gizaldiko ibiltari berriei esker.

Ibilbidea bitan banatzen da; bat Ondarroara helduz eta bestea Lekeitiora.

 

ZIORTZA-BOLIBAR - ONDARROA

Non hasi: Astoaga, Ziortza-Bolibar

Non amaitu: Ondarroa

Distantzia: 22 Km

Zailtasun maila: media

Ordu Kopurua:  8 h 5

Interes puntuak:

• Ziortzako Monastegia

• Simon Bolibar museoa eta Ziortza-Bolibar herria

• Santa Eufemia

• Santutxu baseliza

• Asterrika auzoa

• Ondarroa herria

 

ziortza-bolibar - lekeitio

Non hasi: Astoaga, Ziortza-Bolibar

Non amaitu: Lekeitio

Distantzia: 21 Km

Zailtasun maila: media

Ordu Kopurua: 7 h 3

Interes puntuak:

• Ziortzako Monastegia

• Simon Bolibar museoa eta Ziortza-Bolibar herria

• Santa Eufemia

• Santutxu baseliza

• Bolua

• Amorotoko hirigunea

• Lekeito herria

Tracks GPS

Descargar archivos adjuntos:

viveUnaExperiencia eu