Zu hemen zaude:Museo eta Interpretazio Zentroak


Euskera eta bertoko artistak

Euskara hizkuntza zaharra da, batzuen ustetan Europako zaharrenetakoa eta zaio ezagutzen jatorririk edo eta familiarik ez baitu inguruko hizkuntzekin lotura nabarmenik.

Lea-Artibaiko biztanleen gehiengoak euskaraz hitz egiten dugu, euskarak bere baitan baditu euskalkiak, bizkaiera bera esaterako eta aldi berean, Lea-Artibain badaude bizkaieraren barne aldaketak eta hitz egiteko modu ezberdinak. Herriz herri gure hizkuntza moldatuz doa eta baita hiztegia ere, barne aldeko herrietan nekazaritza munduarekin lotutako terminologia aberatsa dago eta kostaldeko herrietan, nola ez, itsasoarekin lotutakoa.

Euskara oso garrantzitsua izan da eskualdean, horren froga garbia dira Miren Agur Meabe edo eta Kirmen Uribe bezalako idazleak. Asko daude azpimarratzeko eta horietako bat da Errepidea zeinekin Miren Agur Meabek 2011ko Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria irabazi zuen. Aipagarri da baita ere Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao, 2009ko Kritika Saria eta Espainiako Literatura saria (Narratiba alorrean) jaso zituen.

 

Jarraian erabilgarriak diren hainbat hitz:

  • Ongi etorri: Bienvenido
  • Kaixo: Hola
  • Agur: Adiós
  • Bai: Sí
  • Ez: No
  • Mesedez: Por favor
  • Eskerrik asko: Gracias
  • Egunon: Buenos días
  • Gabon: Buenas noches
  • Hondartza: Playa
  • Jatetxea: Restaurante
  • Turismo Bulegoa: Oficina de Turismo
  • Udaletxea: Ayuntamiento
  • Udaltzaingoa: Policía Municipal

viveUnaExperiencia eu