Activités

Leartibai bertotik: Kostabi Lurretik Mahaira: Bertako elikagaien balioa ezagutzen eta barazkiak biltzen

octobre

24

samedi

10:00

0€

3 Available Tickets

       

Ekintza honetan, Bingen nekazari eta ekintzaile gaztearen ustiategia bisitatzeko aukera izango dugu. 

Bingengo ibilbidea gertutik ezagutuko dugu: nola eta zergatik erabaki zuen 2017an nekazaritzan bere proiektu propioa martxan jartzea, eta nola lortu duen gaur egun gustuko duen lanbideari eta bizimoduari lotutako proiektua garatzea.

Bisitan zehar, ustiategi agrario baten eguneroko funtzionamendua ezagutuko dugu: barazkien ekoizpena, lurraren kudeaketa, sasoiko lanak eta salmenta zuzenaren garrantzia. Era berean, agroekologiaren eta permakulturaren printzipioak praktikan nola aplikatzen dituen azalduko digu, nahiz eta oraindik ziurtagiri ofizialik ez izan.

Bertaratzen direnek aukera izango dute tokiko eta sasoiko ekoizpenaren balioa ezagutzeko, elikadura jasangarriaren inguruan hausnartzeko eta lehen sektoreak Lea-Artibai eskualdean duen garrantziaz jabetzeko.

Ekoizten dituen produktuak:

  • Sasoiko barazki freskoak.
  • Bertako barietateak.
  • Era agroekologikoan landutako produktuak.
  • Osasuntsuak eta kalitate handikoak.
  • Salmenta zuzenaren bidez eskainitakoak.

Eskualdeko biztanleei zein bisitariei zuzendutako jarduera, lehen sektorea eta tokiko elikadura-sistema gertutik ezagutzeko aukera paregabea.

Elkargunea eta ordua :  10:00 tan Zubieta Hotela ( Gosaria eskainiko da partehartzaileei), Arropain Auzoa, 3, Ispáster
Gero kotxe propioan joan beharko da Kostabira

Oharra: Bisita ustiategi agrario batean egingo denez, parte-hartzaileei gomendatzen zaie oinetako eta arropa egokiak ekartzea, lurzorua hezea edo irregularra egon baitaiteke.

Zalantzak edo informazio gehiago: 645.009.477/blarrinaga@leartibaifundazioa.eus

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako jarduera.

For more information : https://leaartibaiturismo.com/es

Sign in page

* Required inputs

Practical information

Questions?

Contact