Activités

Leartibai Bertotik: Bolibarren aztarnak eta Ziortza Kolegiatako ondare historikoa ezagutzeko ibilbidea

novembre

01

dimanche

10:30

0€

0 Available Tickets

 
Lea-Artibaiko historiaren eta ondarearen txoko berezienetako bi ezagutzeko aukera izango dugu bisita gidatu honetan.
 
Lehen geldialdia Simon Bolívar Museoan egingo dugu, non Simón Bolívarren sustraiak eta Ziortza-Bolibarrek Amerikako historiari egindako ekarpena ezagutuko ditugun modu hurbil eta atseginean.
 
Handik, oinez edo ibilbide labur baten bidez, Ziortzako Kolegiatara hurbilduko gara. Euskal Herriko monumentu historiko garrantzitsuenetako bat da, eta bisitan zehar bere jatorria, Done Jakue Bidearekin duen lotura, mendeetan zehar izandako bilakaera eta gordetzen dituen altxor artistiko eta kulturalak ezagutuko ditugu.
 
Historia, ondarea eta paisaia uztartzen dituen proposamen lasaia eta aberasgarria da, gure eskualdeko altxor ezkutuetako batzuk beste begi batzuekin deskubritzeko aukera emango diguna.
 
Iraganera bidaiatzeko gonbidapena, gure historiaren, kulturaren eta ondarearen pasarte interesgarrienak ezagutuz eta gozatzeko.
 
Elkargunea: Errementarikua Baserria. Beko Kale, 4 – 48279 Ziortza-Bolibar
 
Oharra: Bolibar eta Ziortza arteko joan-etorria norberaren ibilgailuan egin beharko da( 3 km).

Zalantzak edo informazio gehiago: 645.009.477 /blarrinaga@leartibaifundazioa.eus

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako jarduera.

 
For more information : https://leaartibaiturismo.com/es

Practical information

Questions?

Contact