Église Notre-Dame

L'église de Santa Maria a été construite sur un gros rocher et se dresse solennellement dans la partie ancienne de la ville.

Andra Mari eliza harkaitz baten gainean dago eraikita, nagusi ageri da herriaren alde zaharrean. 1462an eraiki zuten, gotiko estiloan. XVIII eta XIX mendeetan eraberritu egin zuten. Tenpluak trazeria flamingeoko leihoak ditu. Eta horiekin batera pinakuluak eta arrosetoia nabarmentzen dira kanpoaldetik. Ibaiaren ertzetik gora begiratuta, arkupe handia du elizak, antzina itsasontziak babesteko erabiltzen zutena.

Elizaren gainean, elementurik bitxienak ditu, « Kortxeleko mamuak » bezala ezagunak direnak. Borgoinar estiloko eskulturak dira, Erdi Aroko gorte bat irudikatzen dutenak. Euren buruan « Leokadi » dago, kondairak dioenez, herriko alde zaharrean bizi zen eta zigor gisa harri bihurtu zuten. Ordutik elizaren gainean dago, eta herriko jaietan hortik jaisten da.

Information

Patrimoine
Share

Practical information

Questions?

Contact