Lea ibaiaren paduran kokatua dago, itsasoratzen den gunetik metro gutxitara. XVI. mendean eraiki eta 1980an erauzia izan zen Marierrota izeneko errota zaharretik dikea geratu da soilik.
Itsas-errota zen, erreka-erroten antzekoa. Hauetatik bereizten zuena zera zuen: manposteriazko dike handi bat, itsasgoran bete eta itsasbehera hasitakoan poliki-poliki ura isurtzen zuen presa, errota-makina martxan jartzen zuena.
Gaur egun errota berreskuratu egin da eta interpretazio zentro bat du barruan. Udako asteburuetan bisitarientzako zabalik egoten da.
Doako sarrera
Information