Murgildu zaitez alde zaharreko kale estu eta karkabetan zehar eta mirestu bertan aurkituko dituzun jauregi eta dorretxeak.
Alde zaharreko kaleek Erdi Aroko planifikazioa darakutsate bere egituran, eta hiru kale paralelok (Guen Kalea, Erdiko Kalea eta Okerra) eta zeharkako batek (Zear Kalea) osatzen dute. Kaleotan badira etxe batzuk, partzela edo barruko zatiketa gotikoa dutenak.
Bisitatu baita ere Karmeldarren eliza, bere erretaula barrokoa ikusgarria da eta Bizkai guztitik altzariz onentzat jotzen da.
Harresidun hiriaren inguruan, hau da: hiriaren kanpoaldeko hiru auzoak sortu ziren guneetan, herrirako hiru sarbideak jarraituta, ondare aberats eta ugariarekin egin genezake topo.
Alde Zaharrean:
• Andonegi jauregia
• San Jose eliza eta komentua
• Udal arraindegia
• Udaletxe Zaharra
• Solartekua jauregia (gaur egungo udaletxea)
• Karmengo iturria
Harresitik kanpo:
• Mertzedeko eliza eta komentua
• Santa Cruz ermita
• Bidarte dorretxea / Murga jauregia
• Patrokua Jauregia (edo Gaytan de Aylatarren etxea)
• Xemeingo Andra Mariaren Zeruratzea
• Agustin deunaren komentua
• Ugarte dorrea
Information