November
08
Sunday00:00
Hay Available Tickets
Ekimen hau turismoa ulertzeko modu hurbil eta arduratsu batean oinarritzen da. Gure ustez, bidaiatzea ez da leku bat bisitatzea bakarrik; hura ulertzea, bertako jendearekin konektatzea eta haren balioa aitortzea ere bada.
Horregatik, esperientzia bakoitza Lea-Artibairen benetako esentzia erakusteko diseinatu da. Bisitak, tailerrak, dastaketak eta jarduera berezien bidez, eskualdea bertan bizi eta lan egiten dutenen eskutik ezagutuko duzu, haiek baitira bere historia, kultura eta tradizioak bizirik mantentzen dituztenak.
Aurten, gainera, ilusio berezia egiten digun berritasun bat dugu. Lehen aldiz, Leartibai Bertotik menua dastatzeko aukera izango duzue eskualdeko zazpi jatetxetan
Horietan guztietan bertako eta kilometro zeroko produktuekin prestatutako menua eskainiko da; gure lurraldeko zaporeak ezagutzeko eta ekoizle, arrantzale, abeltzain eta nekazarien lana balioan jartzeko aukera paregabea izango duzue.
Informazio guztia hemen: https://leaartibaiturismo.com/eu/gastronomia
Animatu eta dastatu Leartibai!!!!!!!!!!!!!!!!
Error!