LEGATZA ONDARROAR ERARA

Gastronomy
Plato típico del municipio de Ondarroa
Ingredients
  • Legatza - 3-4 kg
  • Oliba-olio birjina (Arbekina)
  • Babatxuria
  • Perrexila
  • Gurina
  • Limoia
  • Gatza

Moztu 12 zentimetroko legatz zati bat, eta jarri plantxan su ertainean/bizian 6-7 minutuz. Gero, buelta eman eta hezurra kenduko diogu.
Bota olioa gainetik, eta beste 5 minutuz utziko dugu sutan. Guztira 14 minutu izango dira.
Beste alde batetik, olio errea egingo dugu. Olioa berotu, eta baratxuri xerratua gehituko diogu. Baratxuria gorritzean, gehitu gurina, limoia (pixka bat), perrexila eta gatza.
Bota olio errea legatzari gainetik, eta prest dugu jateko.

Lea Artiaiko lurreko eta itsasoko zaporeak

Hemengo herriak, paisaiak, zaporeak eta jendea itsasoari eta lurrari estu loturik gaude, itsasoak eta lurrak milaka urtez eman baitigute jaten. Eta hori dena zurekin partekatu nahi dugu. Horixe baita Lea-Artibairen zaporea.

Lurraren eta itsasoraren babespean bizi gara. Lurrak batzuetan ahaztutzat jotzen ditugun produktuak eta zaporeak eskaintzen dizkigu. Kantauri itsasoaren
kresalak txakolin-mahastiak ferekatzen ditu, eta itsaso horretan harrapatzen ditugu gure mahaietara fresko-fresko eta zaporez beterik iristen diren arrainak.

Lurreko eta itsasoko produktuak dira Lea-Artibaiko gastronomiaren eta artisau-sorkuntzaren funtsa. Bertoko produktuak, freskoak eta sasoikoak, eskualdeko
jatetxeetako kartak eta etxeetako menuak prestatzeko erabiltzen dira.

Euskadi Gastronomika Turismo Klubeko kide diren eskualdeko enpresek, kalitateko kultura gastronomikoari balioa emateko lan egiten dute.

 

Practical information

Questions?

Contact