Bizkaiko kostaldearen ekialdeko muturrean dago Arrigorri hondartza, Gipuzkoarekin muga egiten duen ingurune ederrean.
Artibai ibaiaren bokalean amaitzen den urre koloreko harea xehea da, eta eguzkia hartzeko eta bainu atseginaz gozatzeko aukeraz gain, hainbat jarduera burutzeko parada eskaintzen du 150 metroko hondartza honek.
Herrigunean dagoenez, asko dira inguruan dauden tabernak eta aisialdiko guneak eta garraio zerbitzu publikoa ere hurbil gelditzen da. Horrez gain, itsas-pasealekuan zehar ibilaldi atsegina egin dezakegu Saturrarango (Gipuzkoa) hondartzaraino.
ZERBITZUAK:
Sorosleak: Udan
Dutxak: Udan
Komunak: Bai
Aparkalekuak: Hirigunea
Iturriak, paperontziak: Bai
Megafonia: Bai
Bizikleta-eramatekoak: Bai
Informazio-panelak: Bai
Umeentzako jolasak: Bai
Boleibol sarea: Bai
Information