Herrigunean bertan egonik, herriko portuaren eta parkearen alboan, paseorako gune, taberna, jatetxe eta hotel ugari daude hondartzatik gertu. Jarduera ugari egiteko aukera eskaintzen dio bisitariari, piraguismoa, boleibola eta urpekaritza, tartean. Bestalde, Isuntzatik San Nikolas edo Garraitz irlaren bista paregabeak ikus daitezke. Itsas beheran gainera, bertaraino hel gaitezke, malekoiari jarraituta. Irlak bere istorioa du, aukera baduzu galdetu aintzina nortzuk eramaten zituzten bertara, zertarako, … Isuntza hondartzan badago beste bitxikeri bat: “Aittitta Makurra” izeneko harria. Sortedun bazaude estalduta egoten den harria ikusteko aukera izango duzu, honek ere kondaira interesgarria duelarik.
Zerbitzuak: Sorosleak: Udan
Aparkalekuak: Hirigunea
Desgaituentzako aparkalekuak: 3
Komunak: Bai Dutxak: Udan
Bizikleta-eramatekoak: Bai
Information