Informazioa
BIZKAIA EKO BUS ERAMAN ZAITZATELA!
Bizkaia Eko Bus berriro martxan dugu!!, uda honetan bisitatzen gaituzten turistei erraz jartzeko eta Bizkaiko eskualdetara esperientzia ezberdinak bizitzera eramateko helburuarekin sortua, non natura, geoturismoa eta KM0 filosofia izango diren protagonista nagusiak.
Ekimen honi esker, bisitatzen gaituzten pertsonek autoa, aparkatzea eta horrek dakartzan gainerako eragozpenak ahaztu ahal izango dituzte, eta ibilbideaz eta Bizkaiko eskualdetan programatutako jarduerez bakarrik gozatu beharko dute.
Bizkaia Eko Buseko irteera guztiak San Mamesetik (Luis Briñas kalea, futbol zelaiaren aurreko zabalgunean) egingo dira goizeko 9: 30etan.
Lea Artibaiko eskualdeak uztailaren 20an inauguratuko du Bizkaia Eko Buseko aurtengo lehen zerbitzua, Lekeitioko bisita geologikoa eta Lea Ibilbidearekin.
Jarduera honetan, Bilboko autobus-geltokitik Lekeitiora, alde zaharretik zehar Mendexako sarreraraino ibilaldi gidatua dago programatua. Marierrota (Mendexa) bisitatuz, Lea Ibilbidean zehar gidatutako ibilbidea. Berau, Industria Paisaia gisa katalogatuta dago eta Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideari dagokio. Amaitzeko, 0 Km-ko hamaiketakoa egingo da Ibai-Gane jatetxean (Oleta-Amoroto). Itzulera 14: 30etan izango da.
Bizkaia Kosta-Busera animatzen diren pertsona guztiek www.uribe.eu/ms webgunearen bidez erreserbatu ahal izango dute plaza, eta informazio gehiago 944278006 (Viajes García) eta info@viajesgarcia.com helbidean jaso ahal izango dute.
Informazio gehiago: https://www.uribe.eu/ms