Mendiko herria
Plaza inguru dotorea du bertan kokatzen dira udaletxea, eliza eta eraikin esanguratsuak, Abadetxea baserria euren artean. Modu onean mantentzen da nekazal munduko arkitektura herrikoiaren artea eta monumentaltasun aristokratikoa.
Kristo baino milaka urte lehenagotik ere baziren populazio-guneak inguru honetan. Lehen gizakien ekintza aztarnak historiaurre garaikoak dira eta Abittaga eta Pepetxo III haitzuloetan hainbat aztarnategi aurkitzen dira; Abittagakoak madalenienseak dira.
Iturrizak “Historia de Vizcaya” deituriko lanean, Amorotoko herriari Amoredo deitzen zitzaiola aipatzen du eta bertan kararri harrobiak ustiatzen zirela.
Txoko lasaia: Oletako lasaigunea
Ugaran auzoa da berez, eta Oleta deitzen diote bertakoek. Gizaburuaga-Aulesti-Munitibar eta Markina-Ondarroa errepideek eta Lekeitiorako bideak bat egiten duten bidegurutzearen ondoan dago, berton hiru jatetxe ezagun daude eta Lea Ibilbidea ere pasatzen da.
Frontoi aterpedun eder eta handi honetan, gaur egun, era askotako ospakizunak egiten dira. Probalekua ere badu eta bere probarriak 1949ko data dute.
Gehiago irakurriAmorototik Santa Eufemia ermitaraino, baserri ederrez apaindutako paisaia menditsu eta berdeaz gozatuko dugu zeharkaldi osoan zehar, Urregarai tontorreraino heldu arte.
Gehiago irakurriAmorotok koba ugari ditu eta gainera aztarna oso garrantzitsuak aurkitu dituzte beraietan: Abitxako leizea, Errekas leizea, Pepetxo leizea, Atxurra eta Armiñako leizeak eta gehiago.
Gehiago irakurriElizarekin batera, taldeko eraikuntza esanguratsuena den udaletxea, errenazimenduko diseinu lehorrekoa eta plazarantz balkoi-miradore ederra duena.
Gehiago irakurriLea ibaia laburra da. Laburra bezain bizia. Oiz mendiaren ipar isurialdean, Munitibarren, jaiotzen da bere emaria. Ibilbide honetan, urarekin batera, historiaz beteriko inguru ezezagun eta baketsu aurkitu eta gozatezko aukera paregabea izango duzu.
Gehiago irakurriLea-Artibai eskualdeko zenbait enpresak Turismo Enogastronomiko kluba sortu dute. Klubak egonaldiak, menuak, produktuak, bisitak eta jarduerak eskaintzen ditu.
XVII.mendeko baserri-ostatua. Bi logela handi alokatzen ditugu, bost pertsonarentzako, bainugelarekin. Gosariak eta afariak eskaintzen dira, etxeko eta eskualdeko produktuekin eginda.