Artibai bailara

Artibai ibaiaren arroa Bizkaiako ekialdean kokatzen da eta bere ingurunean integratua da jaioleku duen Oiz menditik bere bokaleraino Ondarroako herri arrantzalean. Itsas eragina duen ibaiaren gainerako zatian nekazaritza-landazabalez edo hirigunez inguratutako marearteko lokatz eta hareatza txikiak bakarrik daude.

Lea bailara

Lea ibaia Oiz mendian jaio eta Maria Errota deritzon itsas errota zaharraren paduretaraino luzatzen da. Edertasun natural handiko eta populazio-dentsitate txikiko lurrak bustitzen ditu bere ibilian. Bizkaiko ibai garbienetariko bat izateaz gain, ur guztiz edangarria darama ubide osoan zehar.

Mendia

Oiz hegoaldean, Iluntzar ekialdean eta Kalamua mendebaldean dira eskualde menditsu honen hiru tontor nagusiak, inguruko zelai berdeen eta baserrien zaindari.

Musika

Nork ez du ezagutzen "Boga, Boga, Mariñela" kanta famatua, lurralde hauetako himno ofizial bilakatu dena? Lea Artibaiko musika estilo eta forma askotan aurkitu genezake bai kontzertuetan eta baita antolatzen diren musika ekitaldietan.

Dantza herrikoiak

Dantza, herriko idiosinkraziaren eta senaren parte da, eta Lea Artibai eskualdea horren erakusgarri da. Berton, eskualde txikia izanda ere, bost dantza-mota herrikoi dantzatu ohi dira.

Herri Kirolak

Ez dago, herri edo auzorik, txikia izanda ere, jaietan HERRI-KIROLen erakustaldi eta lehiaketarik antolatzen ez duenik. Urtean zehar hainbat jai eta ospakizunetan herri-kirol erakustaldiak antolatzen dira, gure ohitura eta kulturaren ikur, zaleen gozamenerako.

Enogastronomia Klub-a

Lea-Artibai eskualdeko zenbait enpresak Turismo Enogastronomiko kluba sortu dute. Klubak egonaldiak, menuak, produktuak, bisitak eta jarduerak eskaintzen ditu.

Gure produktuak eta errezetak

Lea-Artibai eskualdeko sukaldaritza joria eta askotarikoa da, eta urte-sasoiko produktu freskoenak, lurrekoak nahiz itsasokoak, ditu oinarri. Lea Artibai eskualdeko lurralde eta gizarte aniztasunak bermatu egin du gure produktuen kalitatea.

Euskara eta bertoko artistak

Lea-Artibaiko biztanleen gehiengoak euskaraz hitz egiten dugu, eta euskal lurralde osoan eskualderik euskaldunenetakoa gara. Euskarak bere baitan baditu euskalkiak, bizkaiera bera esaterako. eta aldi berean, Lea-Artibain badaude bizkaieraren barne aldaerak eta hitz egiteko modu ezberdinak.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua