Datuen arabera, nahiz eta lehenengo giza kokalekuak Mesolitoan Kobaua haitzuloan egon, erromatar garaira arte ez dago honi buruzko informazio gehiagorik eta 1355.ean sortzen du Markinako hiribildua Don Tello infanteak.
Erdi Aroan hiribildu berriaren babes-beharrak zirela eta, hesia edo harresia eraiki behar izan zuten.
Hainbat jauregi eta dorretxe kokatzen dira herrian zehar, Bidarte dorretxea edo Murga jauregia, Antxia edo Ibarra dorrea, Ansotegi edo Munibetxea dorrea, Solartekua edo Mugartegi jauregia (gaur egun udaletxea kokatuta dagoen eraikina), Andonaegi jauregia, Patrokua jauregia edo Gaytan de Ayalaren etxea, Barroeta dorrea, Ugarte dorrea,…
Hainbat eliza eta ermita daude, horietan berezia da Arretxinagakoa, barne aldean aurkitzen diren hiru harri handiek ikusmira eta kondairak areagotzen ditu. Esten denez, hiru harrien azpitik hiru aldiz igarotzen dena urte bete baino lehen ezkontzen dela.
Markinan garrantzia handia izan du pelotak, mundu osoan Pelotaren Unibertsitate lez da ezaguna, zesta puntako pelotari onenak bertotik atera ohi direlako. Lehenengo pelotalekua XVIII. mendean eraiki zen.
Txoko lasaia:
Kiroldegiaren inguruan ur parkea dago jarrita eta uda partean freskatzeko eta disfrutatzeko leku ederra gelditzen da familian joateko.
Ansotegi dorrea, Munibetxea Dorrea bezala ere ezagutzen dena, Markina-Xemeingo alde zaharrean dago kokatuta, Antxia dorrearen alboan. Eraikin exentu bat da, oin angeluzuzena duena, eta nabarmenki bereizten diren hainbat altuera ditu.
Gehiago irakurriAntxia dorrea Markina-Xemeinen alde zaharrean dago kokatuta.Lau angeluko oina eta bolumen paralelepipedoko eraikuntza bat da eta zurezko teilatu-hegala eta lau isurkiko estalkia ditu. Bere fatxada nagusian banaketa irregularra islatzen da, eta altuera desberdinetan egituratuta dago: beheko solairua, lehenengoa, bigarrena eta ganbara.
Gehiago irakurriKomentua 1691.ean sortu zen. Inazio Munibe eta Axperen obra dugu, Ziortzako Kolegiatako Abatea zenarena.
Gehiago irakurriMarkina – Xemeingo lehen frontoi ezaguna 1702. urtekoa da. Gaur egun, herriko erdiguneko arkupeetan dago. "Zesta-punta" modalitateak herria errotu zuen eta biztanle guztientzako aisialdirako eta topaketarako leku bihurtu zen.
Gehiago irakurriGaur egun Lea-Artibaiko Amakomunazgoaren sedea da, herritarrei zuzendutako hainbat zerbitzu hartzen ditu.
Gehiago irakurriPilota, hain zuzen ere, ZESTA-PUNTA dela medio, eskualde honetako hainbat pilotari gazte munduko pilotaleku garrantzitsuenetara heldu dira. Euskal kirolen artean, zesta-punta da ezagunena munduan.
Landetxea nekazal gune batean kokatuta dago, Markina-Xemeingo Urberuaga auzoan, Ondarroatik 5 kilometrora eta 11...
Intxauspe landetxeen alboan dago. (Intxauspe XVII. mendeko baserri bat da, 2005 urtean berriztua) Hondartzatik 10 kilometrotara, naturaz inguratuta, leku egokia atseden hartu eta gozatzeko inguru baketsu batean. Herritik oso gertu, paseo bat ematen joan ahal da herrigunera.
Ubilla-Urberuaga auzunean dago, Markina-Xemein herritik 3 km-tara. Naturak inguraturiko gune lasai eta atseginean. Inguruan senalizaturiko hainbat mendi ibilbide daude.