Haran ezkutu txikiz osatzen da Lea Artibai; bertan errekek marraztutako bidezidorrek itsasora eramango zaituzte ezinbestean. Olatuek ziezelkatutako kostaldeak dira, hondartza, Padura eta itsaslabar bereziak marrazten dituztenak.
ISPASTER KM0
Ibilbideak
Ezagutu Bizkaiko kostaldeko udalerri hau bidezidor baten bidez. Haren trazadurak landa-paisaia batean biltzen zaitu, eta arkitektura herrikoia da protagonista nagusia
Amorototik Santa Eufemia ermitaraino, baserri ederrez apaindutako paisaia menditsu eta berdeaz gozatuko dugu zeharkaldi osoan zehar, Urregarai tontorreraino heldu arte.
Gipuzkoako itsasbazterretik Bizkaiko mendebaldera arte iristen den Kostaldeko Bidea Santiagora doan erromesbiderik zaharrenetarikoa da, ezagunagoak diren beste batzuk baino lehenagokoa. Marinelen herriak eta nekazaritza-eremuak bateratzen dituen bidea da.
Lekeitio eta Ondarroa barrukaldearekin trukeetarako ibilbide komertzialen helmuga bihurtu ziren Erdi Arotik. Ibilbide honek lotzen zituen kosta eta barrualdea arrain eta ardo trukeak egiteko.
Gr-123 Bizkaiko bira da. Gure eskualdean Ispastertik hasita, Lekeitio, Mendexa, Berriatua eta Ondarroa zeharkatzen du, gero barrualderantz egiteko. Oso paisai ikusgarriak ikusi daitezke.
Lea Naturbidea GR38.3 Ardoa eta Arrainaren Ibilbidea
Ibilbideak
Lea ibaia laburra da. Laburra bezain bizia. Oiz mendiaren ipar isurialdean, Munitibarren, jaiotzen da bere emaria. Ibilbide honetan, urarekin batera, historiaz beteriko inguru ezezagun eta baketsu aurkitu eta gozatezko aukera paregabea izango duzu.
Zelaia auzoan dago, muinoaren tontorrean, frontoiaren alboan eta udaletxearen parean. Estilo gotiko-barrokoa du eta XVI.-XVIII. mendeetan eraikitakoa dugu.