Arrantza
Ondarroa 1327an sortu zen hiribildu bezala, “arrantzaleen eta marinelen” herri finkatu bat oinarri hartuta. Erdi Aroan hiribildua esparru harresitua zen eta ustez bost sarrera-ate zituen: Goikokalekoa, Kalehaundikoa, zubi zaharrekoa, Iparkalekoa eta hareatzakoa
Andra Mari Eliza gotiko berantiar estilokoa da, eta 1480an eraiki omen zen, elizaren kanpoaldea Bizkaiko apainduena da. Bere hormak lorez eta animaliez beteriko apaingarriaz daude apainduta, bertan daude baita ere “kortxeleko mamuak”, flandestar-borgoniar estiloan egindako hamadi irudi eder dira. Erdi Aroko gizarte-klase desberdinak irudikatzen dituzte. Ezkerretik eskumara, erregea, xirularia, arrabitaria, bi erromes, bi soldadu, indudea, erregina, monjea, morroia eta zalduna.
Elizaren korretan edo elizpetik igarotzen bagara bagara bista politak ditugu bertatik, Artibai ibaia, kirol-portua, Zubi Zaharra, kofradia zaharra, Zubi barria,…
Zubiak garrantzitsuak dira Ondarroan, Artibai ibaia igarotzeko. Zubi Zaharra tokirik enblematikoenetakoa da. 1795ean harriz eraiki zuten, 1330etik zegoen zurezko zubi altxagarri zaharraren ordez. Bere ondoan kokatzen da Ondarroako arrantzale-kofradia zaharra, XIV. mendean sortu omen zen. Gaur, beheko aldean, turismo bulegoa dago.
Zaharraren ondoan merkatu-plaza dago, eta oraindik ere, goizetan inguruetako baserritar asko hurrerantzen da eguneko produktuak saltzera.
Beste zubi garrantzitsu bi dira baita ere Plaiko zubia, Arrigorri hondartzara eramaten gaituen zubi birakaria eta Santiago Calatravak Euskadik egin zuen lehen lana, 1994an inauguratua.
Zubi Zaharra edo Zubi erromatarra, 1953ko urriaren 15ean uholde batek suntsitu ondoren berriztatutakoa da. Beraren alboan Kofradia Zaharra dago
Txoko lasaia: Antiguako Santutegia
Santutegi honetan ondarrutarren eta batez ere arrantzaleen zaindari den Antiguako Ama Birjina dago, eta bertako kanpai hotsek buruko gaixoak osatzen ei zituzten.
Orobat, leku hori ipuin zahar askoren habia da. Baselizaren eta Antigua baserriaren ondoan jarri eta lasaitasuna da nagusi; paisaia ere izugarria da: Saturrarango haitzak, hondartzak eta Gipuzkoako kosta guztia, hau da, Kantauri itsasoa aurrez-aurre.
Larunbatero meza egoten da eguerdiko hamabietan. Ospakizun egunetan erritmo bereziko kanpai-hotsa entzuten da herritik.
Ondarroako portuko emakume enpakadorak eginten duten lana bertatik bertara ezagutzeko aukera aproposa da.
Gehiago irakurriGaur egungo Antiguako baseliza, Ondarroako parrokia primitiboa, XV. mende amaieran eraikia izan zen, bere existentzia askoz lehenagotik dokumentatua badago ere. Antiguako amabirjina, zeinen jatorrizko irudia ez den kontserbatzen, tradizionalki debozio handiz gurtua izan da Ondarroako arrantzale eta biztanleengandik.
Gehiago irakurriOndarroako zubien artean berriena da. Santiano Calatrava arkitektu eta ingeniari entzutetsuak diseinatua izan zen.
Gehiago irakurriAlde zaharrean dago, Artibai ibaiaren gainean. XIV. mendean egurrezko zubi bat zegoen. Baina gaur egunekoaren aitzindaria 1795ean eraiki zuten, erromaniko estiloan.
Gehiago irakurriErdi Aroko dorre sendo urbano hau, kareharrizko harri landuan eraikia, Likonatar leinu boteretsuarena izan zen, jatorriz Mendexakoa eta Gipuzkoar lurretan botere handia zuena eta behin betiko lur haietan gelditu zena.
Gehiago irakurriTraineru, trainerilla eta batel ESTROPADEK garai bateko itsas jardueretan dute sorburua. Hain zuzen ere, arrantzarako erabiltzen zen trainerutik sortu ziren estropadak.
20 gelako ostatua, afariak egunero eta bazkariak asteburuetan. Itsasora bistak. Terraza. Arrantza eta Ontzigintza tresnen erakusketa. Jatetxeaz gain, beherengo gelan erabilera anitzeko espazio zabala dago.
Eraikin berria, baina baserri tipikoaren itxura duen nekazaritza turismoa da. Nekazal inguruan kokatuta dago, leku oso lasaitan eta txakolina egiteko mahastiz inguratuta. Hala ere, Ondarroatik 10 minutura dago.