Lurretik eta itsasotik … hori da Lea Artibaik munduari bidaltzen dion mezua, eskualde txikia, lurrari eta urteetan elikatu gaituen Kantauri Itsasoari lotuta.
Lekeitio, Ispaster, Mendexa, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Ondarroa, Berriatua, Markina- Xemein, Etxebarria eta Ziortza- Bolibar … milaka amets eta bizi izateko mila modu gogoratzen duten izenak dira, guztiak, bertako jende, paisai eta herrien bidez adierazten direnak.
Lea Artibai ezkutuko haran txikiak dira, non erreketako urak bidezidorrak margotu ditu zu itsasora eramateko. Olatuak zizelkatutako kostaldeak dira, non hondartzak, padurak eta itsaslabarrak bere apetara marrazten dituzte. Arrantza portuak dira, baserri-auzoak, sagastiak eta mahastiak, behiak, ardiak bazkatzen eta ezkutuko baratzeak, kresal gustuko tomate bereziak, itsas zabaleko (alturako) arrain freskoa… tradizioen ahogozoa denborak gelditutako lekuan.
Sirenaren hotsa entzuten da… portura ekarri duten arraina da, herriaren taupada markatuz: deskargatzera joan behar da, kabanetara, arrandegietara …
Ilgora da.. sagarrondoak inausteko eguna da, barazkiak sartu edo perretxikoak batzekoa.
Lea Artibaik milaka urtetako ondare kulturala mantentzen jakin du, guzti honekin ohartu gaitezke presa eta zubi nostalgikoz beterik dauden ibaietako ubide lasaietan barrena ibiliaz, hondartzetatik pasieran ibiliaz, portu bitxiak ikusiaz, itsaslabarretatik eta tontorretatik, batzuetan lasai eta beste batzuetan haserre dagoen, itsasoari begiratzean.
Lea Artibaikoek itsaso eta lur horri lotuta jarraitzen dute, marmitakoa, barazki freskoak, eguneko arraina, kontserbak, historia azaltzen diguten pastelak, mendeetan itsasoz bestaldera bidaiatzen zuten ardo eta sagardoak… eskaintzen digute. Guzti hauek, dendetan aurkitu ditzakegu, paisaiaren aztarnetan, egunerokotasunean, gure bizitzan daudelako, garenari eta zabaldu nahi dugunari lotuta.
Ibilbideak
Hondartzak
Monumentuak
Ekintzak