Natura
Ispasterko herrigunea bideak gurutzatzen du, Elexalde moduan ezagutzen den inguru hori XIX. mendekoa omen da, nahiz eta lehenagoko aztarnek aurkitu izan diren. Plaza honetan kokatzen da eliza, bere inguru guztia hartzen du elizpeak.
Herriko auzoetan banatuta daude baselizak, jauregiak eta interes arkitektonikoa duten baserriak.
Zubieta, Arana eta udaletxea kokatzen den eraikinak dira jauregi aipagarrienak. Zubieta jauregia Martin Zalduak eraiki zuen, erdiko patio baten inguruan, Jauregiko aurrealde nagusiaren albo banatan bi dorre soil daude eta jauregiaren inguruan parke eder bat dago. Gaur egun hotel bihurtuta dago bertako zalditegia.
Arana jauregia 1500eko baserri gotiko zahar baten handitzea da, eta atzealdean oraindik dirau antzinako baserriaren ate zorrotzak. Etxe honetan Jacinto Arana inkisidorea, Zamorako apezpikua izan zena, jaio zen.
Udaletxeko balkoian dagoen inskripzioak honela dio: “Casa Consistorial de Yspaster destinada para hospital militar de Voluntarios de Vizcaya en 1813. Quemada por esta causa por los franceses y reedificada por dicho Yspaster en 1817”.
Hainbat baserri aipagarri kokatzen dira udalerri honetan, Aizpe Haizea, Erkiaga-Erdikoa, Kaltzada eta Gallete auzoko baserriak esaterako.
Arkitekturan aipagarri da baita ere Aixeder Errota. Hau ere, Pedro Bernardo Villareal de Berrizen sorkuntza da eta bere jatorria 1723. urtean egon zen lehortean du, inguruko erreketako errotak gerarazi baitzituen.
Txoko lasaia: Ogella hondartza
Herrigunetik bertatik oinezko bide bat jarraituz ailegatu daiteke, nahi eta kotxez ere joaterik izan. Bere berezitasun nagusienetakoa da urtero itxuraz aldatzen dela, korronte, marea edo klimatologiaren arabera are gehiago edo gutxiago izaten du.
Inguruan lasai egoteko gunea dago ikuspegi paregabearekin.
Ezagutu Bizkaiko kostaldeko udalerri hau bidezidor baten bidez. Haren trazadurak landa-paisaia batean biltzen zaitu, eta arkitektura herrikoia da protagonista nagusia
Gehiago irakurriGr-123 Bizkaiko bira da. Gure eskualdean Ispastertik hasita, Lekeitio, Mendexa, Berriatua eta Ondarroa zeharkatzen du, gero barrualderantz egiteko. Oso paisai ikusgarriak ikusi daitezke.
Gehiago irakurriOgellako hondartzak duen berezitasun nagusietako bat urtero itxuraz aldatzen dela da, gainaldeak erakusten duen are kantitatea korronte, marea edo klimatologiaren arabera aldatuz. Edertasun handiko kalan aurkitzen den ezkerraldeko eta eskuinaldeko olatuen point break bikaina da.
Gehiago irakurriHaize-errota hau Pedro Bernardo Villarreal de Berrizek eraiki zuen 1729an, itsasoko haizeetara zabalik, eskualde honetako ur-errotak geldiarazi zituen lehorte bat gertatuz geroztik.
Gehiago irakurriLea ibaiaren paduraren ondoan dago, Lekeitiotik oso gertu. Kantabriar Erlaitzeko luxuzko barrokoa izan zenaren adibiderik onenetakoa dugu jauregi hau.
Gehiago irakurriEz dago, herri edo auzorik, txikia izanda ere, jaietan HERRI-KIROLen erakustaldi eta lehiaketarik antolatzen ez duenik. Urtean zehar hainbat jai eta ospakizunetan herri-kirol erakustaldiak antolatzen dira, gure ohitura eta kulturaren ikur, zaleen gozamenerako.
Lea-Artibai eskualdeko baserri tipikoa da. Aparteko arreta jarri dute bere barne apainketan, guztiz eraberritutako1764ko baserria honetan; tradizioa, apaindura eta erosotasuna elkartuta.
XVII. mendeko eraikin ederrean dagoen hotela da. Berrituta dago hiru izarretako hotel batek izan behar dituen erosotasun guztiak izateko. Zubietako Jauregiaren lorategietan dago, kokaleku historikoa eta ikuspegi ederrak dituena. Lekeitioko erdigunetik oso gertu dago.