Historia

Atxurra, Armiña, Lamiña II eta Goikolauko haitzuloetan daude Berriatuko gizakiaren lehen aztarnak. Goi Paleolitoren erdi alderako lehen gizakia lurralde honetan bizi zela adierazten digute.  Goikolauko kobazulo honetan gainera, “Goikolauko lepokoa” deritzona aurkitu zuten. Kolore berdeko koilare hau Kristo aurreko 2000. urtekoa da eta Bilboko Arkeologia Museoan dago gordeta.

Berriatuaz dauzkagun lehen berri idatziak XII mendean sorturiko San Pedro Parroki Elizari buruzkoak dira. Sortze horren alde 1498ko Aitasantu Bulda agiria daukagu, zeinek elizaren patronatu eskubidea Aranzibiako jaunarentzat berresten duen

Berriatuako udala bi zatitan banatua dago; erribera, elizatearen erdigunea dagoen aldea eta mendia, Miloi, Asterrika eta Magdalena auzoak kokatuak dauden aldea.

Txoko lasaia: Madalenako ermita ingurua.

XVI. mendeko ermita den arren litekeena da honen aurretik beste eraikin zaharago bat egon izana, iparraldeko horman dagoen erromaniko garaiko harlanduzko gizonezko baten irudiak aditzera ematen duenez.

Auzo honetan kokatzen da Maalako gurutzea eta handik 150 metrora “Sarnapotzu” deritzon putzua dago. Putzu honetan zapi bat busti eta azalean eri dagoen unea igurtziz gero, sendatu egiten dela dio kondairak, trapukia postzu ondoko adar batean zintzilikatu behar omen da.

Berriatuako Udaleko webgunea

Zer egin / ikusi

San Pedro Apostoluaren eliza

Antzinako San Pedro eliza XII. mendean sortu zuten inguruko familia boteretsuek. Beranduago, 1588an, berreraikia izan zen, izaera errenazentista hartuz.

Gehiago irakurri

Madalena Baseliza

XVI.mendeko Madalenaren ermitaren inguruan dago osatuta auzo hau. Litekeena da hala ere, honen aurretik beste eraikun zaharrago bat egon izana. Horrela ematen du aditzera iparraldeko horman dagoen erromaniko garaiko harlanduzko gizonezko baten irudiak.

Gehiago irakurri

Lorentzo Deuna baseliza

Asterrika auzoan baserrien artean, ondo zainduta dagoen XV.mendeko Lorentzo deunaren baseliza gotikoa dago.

Gehiago irakurri

Aranzibia dorretxea

1500. urtean berreraikia izan zen gaur eguneko itxurarekin 1443.urte aldera Gipuzkoako ganboatarrek suntsitu ostean.

Gehiago irakurri

Asterrika

Asterrika auzo xarmanta da, muino batean kokatuta, Ondarroa, Mendexa, Lekeitio eta Berriatuako herrigunearen tartean kokatuta dago.

Gehiago irakurri
Denak ikusi

Zesta Punta

Pilota, hain zuzen ere, ZESTA-PUNTA dela medio, eskualde honetako hainbat pilotari gazte munduko pilotaleku garrantzitsuenetara heldu dira. Euskal kirolen artean, zesta-punta da ezagunena munduan.

Lo egin

Berritxu Pentsioa

Berriatua herri erdian dagoen bi izarreko ostatua.

Orubixe Nekazalturismoa

Euskal baserria tipikoa da. Nekazal gunean kokatua dago zelai berdez inguratua eta hondartzatik eta Ondarroa eta Lekeitioko herrietatik oso gertu.

Urkixa bekoa Nekazalturismoa

Itsasora bista ikusgarriak ditu Lekeitio eta Ondarroa artean kokaturiko baserri honek.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua