Ondarea

Harriek hitz egingo balute, istorio ugari kontatuko lituzkete arrantzaleen etxe apalekin nahastutako etxezarrei buruz, jauntxoen jauregiei eta baserriei buruz, fedearen izerdiarekin eraikitako elizei eta baselizei buruz,harriztatutako kaleei eta herriak bideetatik zetozen arriskuetatik babesten zituzten antzinako harresiei buruz. Itsasoak, mendiak eta ibaiek zehazten dituzte mugak, eta guk natura moldatzen dugu bizitza ematen digun lur honetan bizi ahal izateko.

Amorotoko frontoia

Ondare kulturala
Frontoi aterpedun eder eta handi honetan, gaur egun, era askotako ospakizunak egiten dira. Probalekua ere badu eta bere probarriak 1949ko data dute.

San Pedro Apostoluaren eliza

Ondare kulturala
Antzinako San Pedro eliza XII. mendean sortu zuten inguruko familia boteretsuek. Beranduago, 1588an, berreraikia izan zen, izaera errenazentista hartuz.

Ospitale Zaharra

Ondare kulturala
Eraikin bitxia dugu berau. Lekeitio-Aulesti errepidearen ezkerretara dago, Amorotoko Oleta auzora heldu orduko, Lea ibaiaren beste aldeko ertzean. Dexente hondatuta dago, eta jakinaren gainean egon gabe bisitan doan batek arraroa iritzi dakioke eraikin garrantzitsu honi.

Santa Luzia ermita

Ondare kulturala
Leagi auzoan aurkituko dugu. XVI. mendekoa dela uste da. Barne-luzego bakarreko eraikina da, kanpotik nabaritu daitekeen gurutze oina daukana.

Bengoleako burdinola eta errota

Ondare kulturala
The complex, located in the Okamika district of Gizaburuaga, is a complex proto-industrial establishment and is probably one of the most interesting in the whole of Biscay.

Oibarko Andra Mari ermita (Gizaburuaga)

Ondare kulturala

Bolibarko Herria

Ondare kulturala
Bada Bolibarko herria XI. mendekoa dela dioen aipamenik. Herri honen historiaz mintzatzea gizonezko ospetsuen jaioterriaz mintzatzea da.

Antiguako Amaren baseliza

Ondare kulturala
Gaur egungo Antiguako baseliza, Ondarroako parrokia primitiboa, XV. mende amaieran eraikia izan zen, bere existentzia askoz lehenagotik dokumentatua badago ere. Antiguako amabirjina, zeinen jatorrizko irudia ez den kontserbatzen, tradizionalki debozio handiz gurtua izan da Ondarroako arrantzale eta biztanleengandik.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua