Paisaia
Esan bezala, Mendexa baserri giroko herria da erabat, eta bere historia Erdi Aroraino luzatzen denez, ez da harritzekoa baserri tradizionala, landa arkitekturaren ezaugarri definitzailea, elementu interesgarria izatea bai bere historian bai etnografian. Likona auzoan dago udalerriko baserririk zaharrena, XVI. mende hasierakoa. San Inazio Loiolakoaren amonaren antzinako etxea zen.
Bizkaiko landa gurutze ugariz zipriztinduta dago, elizen eta herrien historiaren parte direnak. Bidegurutzean edo auzoetan kokatuta, nahitaezko geldialdiak ziren prozesioetan “. Hileta egunean, hilkutxa baserritik elizara eramaten zuten bitartean, prozesioa gurutze horien aurrean gelditzen zen hildakoaren alde otoitz egiteko.
Askotan erregu-lekuak ziren, eta inor ez zen haien ondotik pasatzen txanoa erantzi eta otoitz egin gabe: Aitagurbat “. Mendexak halako bost gurutze ditu oraindik bere ibilbidean.
Itsasertzean ere eragina dute Marierrotak eta Lea Naturbideko paduretan dauden ontziolek, egurrezko ontziak eraiki eta eskuz konpondu baitzituzten.

Eraikin bitxia dugu berau. Lekeitio-Aulesti errepidearen ezkerretara dago, Amorotoko Oleta auzora heldu orduko, Lea ibaiaren beste aldeko ertzean. Dexente hondatuta dago, eta jakinaren gainean egon gabe bisitan doan batek arraroa iritzi dakioke eraikin garrantzitsu honi.
Gehiago irakurriLeagi auzoan aurkituko dugu. XVI. mendekoa dela uste da. Barne-luzego bakarreko eraikina da, kanpotik nabaritu daitekeen gurutze oina daukana.
Gehiago irakurriKarraspiok tamaina ertaineko hareatza eta aisialdirako gunea ere badu, mahaiekin eta eserlekuekin. Ez hori bakarrik, inguruan tabernak eta hotela ditu. Sarreran, bestalde, autoa uzteko tokia dugu. San Nikolas irla parean duela, hainbat kirol jarduera egin daitezke hondartza honetan; surfa, boleibola eta bela, esaterako.
Gehiago irakurriLea ibaiaren paduran kokatua dago, itsasoratzen den gunetik metro gutxitara. XVI. mendean eraiki eta 1980an erauzia izan zen Marierrota izeneko errota zaharretik dikea geratu da soilik. Gaur egun errota berreskuratu egin da eta interpretazio zentro bat du barruan.
Gehiago irakurriZelaia auzoan dago, muinoaren tontorrean, frontoiaren alboan eta udaletxearen parean. Estilo gotiko-barrokoa du eta XVI.-XVIII. mendeetan eraikitakoa dugu.
Gehiago irakurriDantza, herriko idiosinkraziaren eta senaren parte da, eta Lea Artibai eskualdea horren erakusgarri da. Berton, eskualde txikia izanda ere, bost dantza-mota herrikoi dantzatu ohi dira.
Kantauriko kostan (Euskadi) kokatua, Lekeitio (3 km-ra) eta Ondarroa (10 km-ra) arrantzale-herrien artean. Leku lasaia, mendian bertan eta itsasoaren ondoan.
Kanpin honek pentsio zerbitzua ere badu. Kantauriko kostan (Euskadi) Lekeitio (3km-ra) eta Ondarroa (10km-ra) arrantzale-herrien artean kokaturik dago. Leku lasai, mendian bertan eta itsasoaren ondoan.
Kantauri itsasora begira dagoen landa hotela da, non bertako lasaitasunarekin lorategi eta igerilekuarekin goza dezakezun.
Kostaldeari begira, bi mendixken arteko talaian dago eta mendi eta hondartzek inguratzen dute. Naturaz gozatzeko eta kiroletarako aukera paregabeak eskaintzen ditu.