Silken Uribarren Jauregia Hotela erosotasun guztiak dituen hotela da. Uribarren Jauregi zaharra kokatuta zegoen leku berean eraikia da, bere garaian Isabel II.a erreginak, bere seme Alfontso XII.ak edota Borboi-Parma familiako Zita enperatrizak lo egin zuten tokia.
Karraspioko hondartza ertzean, itsasorantz bista ikusgarriekin eta Lekeitio herriguneari pasealeku batekin elkarturik dagoen hotel txiki eta kutun bat da.
Lea-Artibai eskualdeko baserri tipikoa da. Aparteko arreta jarri dute bere barne apainketan, guztiz eraberritutako1764ko baserria honetan; tradizioa, apaindura eta erosotasuna elkartuta.
XVII. mendean eraiki zuten Oxangoiti jauregi ospetsua, 2008an hotel bihurtua. Zurez landutako sarrera eta teilatuak egiten dute hotel hau berezi. Lekeitioko erdigunean dago, portutik eta hondartzatik oso gertu.
Xarma berezia dauka hotel honek. Eskaintzen diren gela eta areto guztiak itsasoari begira daude eta gainera, begiratokia, terraza eta balkoia dauka. Kulturan, historian eta naturan aberatsa den herrialde txiki hau ezagutzeko ostatu oso berezia.