Haran ezkutu txikiz osatzen da Lea Artibai; bertan errekek marraztutako bidezidorrek itsasora eramango zaituzte ezinbestean. Olatuek ziezelkatutako kostaldeak dira, hondartza, Padura eta itsaslabar bereziak marrazten dituztenak.
Ezagutu Bizkaiko kostaldeko udalerri hau bidezidor baten bidez. Haren trazadurak landa-paisaia batean biltzen zaitu, eta arkitektura herrikoia da protagonista nagusia
Amorototik Santa Eufemia ermitaraino, baserri ederrez apaindutako paisaia menditsu eta berdeaz gozatuko dugu zeharkaldi osoan zehar, Urregarai tontorreraino heldu arte.
Amorotok koba ugari ditu eta gainera aztarna oso garrantzitsuak aurkitu dituzte beraietan: Abitxako leizea, Errekas leizea, Pepetxo leizea, Atxurra eta Armiñako leizeak eta gehiago.
Aulestiko parkea Gernika Ibilbidean dago. Leku lasai eta ederrean aurkitzen da, Lea errekaren ondoan. Bertan, errekan bainatu, eguzkia hartu, futbolean egin, mahaietan bazkaldu... Leku egokia da egun pasa egiteko.
Gipuzkoako itsasbazterretik Bizkaiko mendebaldera arte iristen den Kostaldeko Bidea Santiagora doan erromesbiderik zaharrenetarikoa da, ezagunagoak diren beste batzuk baino lehenagokoa. Marinelen herriak eta nekazaritza-eremuak bateratzen dituen bidea da.