Ondarea

Harriek hitz egingo balute, istorio ugari kontatuko lituzkete arrantzaleen etxe apalekin nahastutako etxezarrei buruz, jauntxoen jauregiei eta baserriei buruz, fedearen izerdiarekin eraikitako elizei eta baselizei buruz,harriztatutako kaleei eta herriak bideetatik zetozen arriskuetatik babesten zituzten antzinako harresiei buruz. Itsasoak, mendiak eta ibaiek zehazten dituzte mugak, eta guk natura moldatzen dugu bizitza ematen digun lur honetan bizi ahal izateko.

Axpe Sagardotegia

Bisitak
Axpe familia-enpresa bat da, lau belaunalditako sagardo eta txakolin bizkaitarren ekoizleen tradizioarekin. Sagardotegia erreserbatu daitekeen txokoa da, erabiltzaileak bertako instalazioak erabiltzeko aukera duelarik, Horretaz gain, Jose Antonio Bilbao sagardotegiko jabeak bisita gidatuak eskeintzen ditu bere etxeko sagardo eta txakolinarekin.

Lekeitio arrantzale

Bisitak
Lekeitioko alde zaharra bisitatzeko aukeraz gain, Euskadi bisita daitekeen itsasargi bakarra den Santan Katalina Itsasargira bisitak ere antolatzen dituzte.

Itsasoaren oraina

Bisitak
Ondarroaren bizimodu arrantzalea ezagutzeko bisita daitezkeen tokiak: kontserba-fabrika, portua, alde zaharra eta eliza.

Itsasoko Ogibideak

Bisitak
Ondarroako portuko emakume enpakadorak eginten duten lana bertatik bertara ezagutzeko aukera aproposa da.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua