Ondare artistikoa

Ziortza-Bolibar herriak bi parte garrantzitsu dauzka, bata herria bera eta bestea Ziortza-Bolibar monastegia. Herrian kokatzen dira eliza, frontoia, museoa eta herri bizitza.

Museoak bi solairu ditu; bata, Erdi Aroko bizimodu eta ondareari eskainita dago eta bestea, Simon Bolivarren figura ematen da ezagutzera. Ziortza-Bolibarko monasterioa X. mendean eraiki zen. Elizaharraren arabera 968. urteko Jasokunde egunean Garaiko Santa Luzia elizan meza santua entzuten zeudela, arrano batek eliza horretako hilobi batetik garezur bat hartu zuen eta gaur egun Ziortzako erlijio-guneko kokalekua seinalatu. Hantxe kokatzen da Bizkaian inoiz egon den kolegiata bakarra, gaur egun monasterioa dena. Orduz geroztik, Ziortzak arranoa eta bere atzaparretan daraman garezurra izan ditu bere armarri. Beranduago, 1380.ean berreraiki eta handitu egin zen eta 1954.ean sute batek hainbat kalte eragin ostean monumenturaren itxura erabat aldatu zen.

Txoko lasaia: Kolegiata

Ziortzako Kolegiata leku lasai eta espirituala da. Bertatik ibilalditxoak isiltasuna eta bakea sortarazten ditu gorputzean eta egun batzuk bertan pasatzeko aukera ere badago, askok aprobetxatzen dute egunerokotik irten eta barne ezagutza indartzeko.

Ziortza-Bolibarko Udaleko webgunea

Zer egin / ikusi

Bolibarko Herria

Bada Bolibarko herria XI. mendekoa dela dioen aipamenik. Herri honen historiaz mintzatzea gizonezko ospetsuen jaioterriaz mintzatzea da.

Gehiago irakurri

Done Jakue Bidea

Gipuzkoako itsasbazterretik Bizkaiko mendebaldera arte iristen den Kostaldeko Bidea Santiagora doan erromesbiderik zaharrenetarikoa da, ezagunagoak diren beste batzuk baino lehenagokoa. Marinelen herriak eta nekazaritza-eremuak bateratzen dituen bidea da.

Gehiago irakurri

Simon Bolivar Museoa

Museoa "Errementarikua" baserria izeneko eraikinean kokatuta dago. Ezagutu bertan bizkaitarrek Erdi Aroan zuten bizimodua eta Simon Bolibar "Askatzailea"ren historia pertsonala eta politikoa.

Gehiago irakurri

Ziortzako Monastegia

Ziortzako Monastegia, lehengo Kolegiata, eliza, klaustroa, ostatua, abadearen etxe berria, kolonoen etxeak, ekialdeko eta mendebaldeko ateak, abadearen etxe zaharra, kalonjeen etxe zaharrak eta patioak osatzen ditu. Euskadiko Monumentu nazionala da.

Gehiago irakurri

Santo Tomas baseliza

Santo Tomas da Bolibar herriko zaindaria. Neguko jaiok urtero ospatzen dira. Santo Tomas eliza, herriaren beste hainbat adibide esanguratsu legez, Erdi Arotik datorren altxorra da.

Gehiago irakurri

Enogastronomia Klub-a

Lea-Artibai eskualdeko zenbait enpresak Turismo Enogastronomiko kluba sortu dute. Klubak egonaldiak, menuak, produktuak, bisitak eta jarduerak eskaintzen ditu.

Lo egin

Ikestei Nekazalturismoa

Ikestei baserria Ziortza-Bolibarreko Iruzubieta auzoan dago kokatua. Ikestei azpi bezala ezagutzen da eta 1975. urtean eraiki zen, aurretik zegoen baserria eurite baten ondorioz erori egin bait zen.

Monte Baserria Landetxea

Baserria atsedenerako ezin hobea den inguru baketsu batean kokaturik dago, hainbat gauza egiteko aukera dagoen eskualde erdian (Lea-Artibai); gastronomia, jaiak, aire zabaleko kirol desberdinak, gaueko giroa, eta abar.

Usandi Aterpetxea

Usandi Aterpetxea, Bolibar herriaren erdian kokatuta dago, eta bertatik Done Jakue bidea eta Ardo eta Arrainaren ibilbidea pasatzen dira. Aterpetxeak logela pribatuak ditu bai taldeentzat bai familientzat.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua