Dantza herrikoiak

Dantza, herriko idiosinkraziaren eta senaren parte da, eta Lea Artibai eskualdea horren erakusgarri da. Berton, eskualde txikia izanda ere, bost dantza-mota herrikoi dantzatu ohi dira.

Kaxarranka

Ezagunenetakoa dugu, inolako zalantzarik gabe, “Kaxarranka” dantza hedatua. Lekeitioko arrantzaleen kofradia eta gremioan du jatorria, eta kofradiako maiordomo berria hautatzen zen eguna ospatzen du. San Pedro egunean (ekainak 29) dantzatu ohi da. Dantza berezi hau, kutxa edo kutxatzar baten gainean dantzatzen da, zortzi arrantzalek bizkarrean daramatela.

 

Aurreskua

Aurreskua erreberentzia moduan dantzatzen den euskal dantza bat da. Txistulari (txistua eta danbolina jotzen du) eta dantzari batek egiten dute. Dantza hau oso ezaguna da ezkontza, zeremonia eta Euskal Herrian ekitaldi publikoetan. Lea Artibaiko berezitasuna “Andre Aurreskua” izeneko dantza da. Aurreskuaren emakumezkoen bertsioa: dantzari emakumeek gizonak dantzarazten dituzte.

 

Xemeingo Dantza edo Arretxinagako San Migel

Dantza mota honek Markina-Xemeinen du jatorria “Xemeingo Dantza” edo “Arretxinagako San Migel” izeneko dantza, hots, ezpata-dantza, ongia gaizkiaren kontra borrokatzen adierazten duena, eta mendez mende, irailaren 29an, San Migel egunean, dantzatu ohi dena.

 

Mahai Gainekoa

“Mahai Gaineko” izeneko dantza herrikoia, Mendexan du jatorria. Dantzari-bikoteak, gizonak eta emakumeak, mahai baten gainean dantzatu ohi dute. Mendez mende, abuztuaren 1ean, San Pedro Ad Vincula egunean, dantzatu ohi da.

 

Zahagi Dantza

“Zahagi Dantza” izeneko dantza, Markina-Xemein eta Ondarroako aratusteetan dantzatu ohi da. Dantzari dagokionez, makila duten neska-mutilak bi lerrotan jartzen dira, bata besteari begira eta makilak goitik jotzen dituzten bitartean aurrekoarekin, zahagia dutenek (bi pertsona) alde batetik bestera dabiltza dantzan, azkenik, makilak jaistearekin batera, itzulipurdi bat egiten dutelarik.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua