Euskara hizkuntza zaharra da, batzuen ustetan Europako zaharrenetakoa, jatorri ezagunik gabea eta inguruko hizkuntzekin ez du ez familiarik ez lotura nabarmenik.
Lea-Artibaiko biztanleen gehiengoak euskaraz hitz egiten dugu, eta euskal lurralde osoan eskualderik euskaldunenetakoa gara. Euskarak bere baitan baditu euskalkiak, bizkaiera bera esaterako. eta aldi berean, Lea-Artibain badaude bizkaieraren barne aldaerak eta hitz egiteko modu ezberdinak. Herriz herri, gure hizkuntzan moldaera desberdinak aurkitu ditzakegu, baita hiztegi desberdina bezain oparoa ere. Barnealdeko herrietan nekazaritza munduarekin lotutako terminologia aberatsa dago eta kostaldeko herrietan, nola ez, itsasoarekin lotutakoa.
Euskara oso garrantzitsua izan da eskualdean, komunikatzeko funtsezko tresna, eta horren fruitu dira Miren Agur Meabe edota Kirmen Uribe bezalako idazleak. Autore ezagun hauen lan asko azpimarratu daitezke, horien artean “Errepidea” eleberria, zeinekin Miren Agur Meabek 2011ko Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria irabazi zuen. Aipagarri da baita ere Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao, 2009ko Kritika Saria eta Espainiako Literatura saria (Narratiba alorrean) jaso zituen.
Jarraian erabilgarriak diren hainbat hitz: