Gure produktuak eta errezetak

Lea-Artibai eskualdeko sukaldaritza joria eta askotarikoa da, eta urte-sasoiko produktu freskoenak, lurrekoak nahiz itsasokoak, ditu oinarri. Lea Artibai eskualdeko lurralde eta gizarte aniztasunak bermatu egin du gure produktuen kalitatea.

Slow filosofia eskualdeko biztanle eta profesionalen lanaren oinarrian dago. Horregatik, “Km0” planteamendua jarraituz, ekoizleak establezimendutik gertu daude kokatuta eta, bestalde, eskaintzen diren menuak beti urtaroaren arabera egiten dira: perretxikoak udazkenean, antxoak eta txitxarroa udaberrian, porrusaldak, menestrak, Inauterietako tostadas, Gabonetako karakolak…

Urtean zehar ere, hainbat ekitaldi, azoka, lehiaketa, herri bazkari edo jaiak ospatzen dira, hauetan gure gastronomia protagonista bihurtzen delarik. Horregatik, esaten omen da euskaldunak dena ospatzen dugula jaten.

Honako hauek dira eskualdeko produktuetako batzuk:

Arrain freskoa, bai zuria bai urdina, egunero gure portuetara heltzen dena.

Marmitakoa

Betiko beste plater bat, Bizkaiko Itsasoko hegaluzearekin prestatzen den gisatua da. Urte-sasoiko plater honen izena, “marmita” hitzean du jatorria, hots, arrantzaleek itsasontzietan janaria prestatzeko erabili ohi zuten txanbilean.

Hegaluzea eta zapoa

Hegaluzea eta zapoa parrillan erreta -egur-ikatzetako txingarretan- dira bisitariak dastatu behar dituen bi espezialitate, beti ere bertako txakolin gozo edo sagardoarekin, noski.

Legatza Ondarroako erara

Ondarroako plater bereizgarria da, eta prestatzeko erari, erraza bezain gozoari, esker, plater hau Euskal Herriko jatetxerik onenetako kartetan aurki dezakegu.

Gazta

Eskualde honetako artzainek (batez ere, Markina-Xemeingo ingurukoak) egiten duten gazta, “Idiazabal” gazta, oso gazta preziatua da. Bertako ardia den ardi latxaren esneaz egiten da, eta Gregorio Marañón doktorea izan zuen zalerik onena eta ospetsuena.

Bizkaiko Txakolina

“Bizkaiko Txakolina” dugu Jatorrizko Deiturako beste produktu bat. Garraztasun freskoko ardoa da, aditu askoren aburuz, arrainekin jateko aproposena. Mendexa eta Markina-Xemein herrietan ekoizten da.

Sagardoa

Sagardoa, “sagarraren ardoa”, da beste edari tradizionala, eta sagardotegietan, jatetxetan eta tabernetan edan ohi da. Berant Erdi Aroan agertu ziren eskualde honetako (batez ere, Ziortzako abatetxean) sagardo-ekoizpenari buruzko argibideak.

Barazki-kontserba

Barazki-kontserba da eskualde honetako nekazaritzako artisau-elikagaien jardueretako bat.

Arrain-kontserbak

Arrain-kontserbak dira eskualde honetako beste espezialitate garrantzitsuenetako bat. Kontserba-fabrika gehienak, kostaldeko herrietan daude, eta hegaluze- eta Bizkaiko Golkoko antxoa-kontserban espezializatu dira. Oso entzutetsuak dira mundu guztian.

Markinako kokoteak

Okintzari eta gozogintzari dagokienez, gure baserrietako labeetan egindako artisau-ogia edo artisau-txokolatea ez ezik, Markinako “kokoteak” ere aipatu behar ditugu, gozogintzako eskuliburu garrantzitsuen orrietan kokatu baitute Markina.

Ogia eta gozokiak

Ogitegia eta betiko gozogintzak ere badu bere esparrua gure eskualdean. Horretarako, hainbat enpresa txikik, kalitatezko osagaiak erabiliz, herri bakoitzeko gozoki tipikoak garatu dituzte.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua