Erdi Arotik aurrera Bizkaiko Batzar Nagusiak deitzeko suak pizten hasi ziren probintziako bost mendirik garaienetan, mundu guztiak bilkuraren berri izan zezan.
Haietako bat da Oiz mendia, Lea Artibai eskualdearen hegoaldean altxatzen dena, 1.026 metroraino. Ez dago leku hobeagorik, eskualdeko tontorrak eta haranak begiztatzeko. Haren magaletik jaiotzen dira, hain zuzen ere, Lea eta Artibai ibaiak, Euskadi osoko errekarik garbienetakoak, eta haiek sortutako ibarrari segika aurkituko ditugu eskualde barneko belardi eta baso ederrak. Iluntzar, ekialdean, eta Kalamua, mendebaldean, dira eskualdeko beste bi talaia nagusiak, inguruko zelai berdeen eta baserrien zaindari.