Jarduerak

Dastatu Leartibai: Tokiko jatetxeak LEARTIBAI BERTOTIK menu berezia eskainiko dute  km0 produktuekin osatuta

azaroa

08

igandea

00:00

38 euro

Hay Plaza libre

Ekimen hau turismoa ulertzeko modu hurbil eta arduratsu batean oinarritzen da. Gure ustez, bidaiatzea ez da leku bat bisitatzea bakarrik; hura ulertzea, bertako jendearekin konektatzea eta haren balioa aitortzea ere bada.

Horregatik, esperientzia bakoitza Lea-Artibairen benetako esentzia erakusteko diseinatu da. Bisitak, tailerrak, dastaketak eta jarduera berezien bidez, eskualdea bertan bizi eta lan egiten dutenen eskutik ezagutuko duzu, haiek baitira bere historia, kultura eta tradizioak bizirik mantentzen dituztenak.

Aurten, gainera, ilusio berezia egiten digun berritasun bat dugu. Lehen aldiz, Leartibai Bertotik menua dastatzeko aukera izango duzue eskualdeko zazpi jatetxetan

  1. Ansotegi Jatetxea-Hotela( Etxebarria)
  2. Olaia Jatetxea ( Etxebarria),
  3. Ikestei Jatetxea( Boilbar),
  4. Egaña Jatetxea(Lekeitio),
  5. Herriko Taberna( Ispaster) ,
  6. Zentrala Taberna( Berriatua)
  7. Batzoki de Ondarroa..

Horietan guztietan bertako eta kilometro zeroko produktuekin prestatutako menua eskainiko da; gure lurraldeko zaporeak ezagutzeko eta ekoizle, arrantzale, abeltzain eta nekazarien lana balioan jartzeko aukera paregabea izango duzue.

Informazio guztia hemen: https://leaartibaiturismo.com/eu/gastronomia

Animatu eta dastatu Leartibai!!!!!!!!!!!!!!!!

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua