Jarduerak

Leartibai Bertotik: Baratxuri Beltz Artisaua Ezagutzen Tradizioa, berrikuntza eta zaporea

azaroa

08

igandea

11:00

0€

7 Plaza libre

Ba al dakizu nola bihurtzen den baratxuri arrunta mundu osoko sukaldariek hain estimatzen duten baratxuri beltz berezi horretan? Leartibai Bertotik  2026ren barruan, aukera izango duzu prozesu liluragarri hori bertatik bertara ezagutzeko.

Bisita honetan, produktu paregabe honen atzean dagoen proiektua ezagutuko dugu: ekoizpen agroekologikoan oinarritutako lan egiteko modua, lehengaien zaintza eta elikagaien eraldaketaren inguruko teknikak. Gainera, ENEEK ziurtagiri ekologikoa duten produktuak nola sortzen diren azalduko digute, kalitatea, jasangarritasuna eta tokiko ekoizpena uztartuz.

Baratxuri beltzaz gain, fruta eta barazki deshidratatu eta hartzituen munduan murgilduko gara, zaporeak eta kontserbazio-teknikak nola landu eta eraldatzen diren ezagutuz. Bisita honek aukera emango digu nekazaritza tradizionaletik abiatuta balio erantsi handiko produktuak nola sortzen diren ikusteko.

Ezagutu eta dastatu:

  • Kalitate handiko baratxuri beltz ekologikoa.
  • Baratxuri beltz deshidratatua.
  • Fruta deshidratatuak.
  • Fruta eta barazki hartzituak.
  • Gatz espeziatuak.

Jarduera ezin hobea da gastronomia, elikadura osasuntsua eta tokiko ekoizpena gustuko dituztenentzat. Zatoz zapore berriak deskubritzera eta ezagutu nola bihurtzen den nekazaritzako ekoizpena benetako gourmet produktu.

Elkargunea: Okamika Poligonoa 3- 6E , 48289 Amoroto

Zalantzak edo informazio  645.009.477 /blarrinaga@leartibaifundazioa.eus

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako jarduera.

Ekitaldiaren bisitak eta txangoak egiteko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.“Bizkaibus Mueve Bizkaia, Bizkaia Mugitzen” 

 

Informazio gehiagorako : https://leaartibaiturismo.com/es

Izen-emate orria

* Bete beharreko atalak

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua