Jarduerak

Leartibai Bertotik: Talai-Azpia Upategira bisita: Itsasoaren zaporea edalontzi bakoitzean

urria

31

larunbata

11:00

0€

O Plaza libre

     

Mendexan kokatutako Talai-Azpia upategiak Ziaboga txakolina ekoizten du, itsasotik 70 metro eskasera landatutako mahatsekin. Proiektuaren helburua Hondarrabi Zuri mahatsaren azidotasun naturala eta Kantauri itsasoaren eragina uztartzea da, nortasun handiko txakolin berezi eta paregabea lortuz.

Upategia ingurune pribilegiatu batean dago, Bizkaiko Enoturismo Elkarteko (ABEE) kidea da, eta bertatik Kantauri itsasoaren, Garraitz uhartearen eta inguruko mahastien ikuspegi ikusgarriak gozatu daitezke. Gainera, Karraspio hondartza, Lekeitioko portua eta itsasargia bertatik ikus daitezke.

Bisita honetan, Jonek upategiko ateak irekiko dizkigu eta txakolinaren ekoizpen-prozesua gertutik ezagutzeko aukera eskainiko digu. Mahastitik botilaraino egiten den bidea azalduko du, lurraldeak eta itsasoaren gertutasunak ardoaren ezaugarrietan duten eragina azpimarratuz.

Jardunaldiari amaiera emateko, parte-hartzaileek Ziaboga txakolin kopa bat eta pintxo bat dastatzeko aukera izango dute, ingurune paregabe batez gozatzen duten bitartean.

Elkargunea: Likona Auzoa 53, 48289

Oharra: Bisita mahastien inguruan egingo denez, parte-hartzaileei oinetako eroso eta egokiak ekartzea gomendatzen zaie.

Zalantzak edo informazio gehiago: 645.009.477 /blarrinaga@leartibaifundazioa.eus

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako jarduera.

Ekitaldiaren bisitak eta txangoak egiteko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.“Bizkaibus Mueve Bizkaia, Bizkaia Mugitzen” 

Informazio gehiagorako : https://leaartibaiturismo.com/es

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua