Elizaren atzealdean frontoia dago. Frontoia 1982an berritu zen. Dutxadun aldagela bat eraiki zuten, eta estali ere egin zuten, aire zabalean baitzegoen.
Kanpoaldea horma batek edo tamaina desberdinetako harriekin eraikitako horma handi batek eusten du. Barrualdea harlauzaz egindako aurrealde batez eraikita dago. Probaleku bat du eta bertako harriak 1949. urtekoak dira.
Gaur egun, ekitaldi asko izaten dira frontoi eder honetan. Adibidez, kontzertuak, jaialdiak, bertsoak, dantzak eta batez ere kirol txapelketak.
Informazioa