Gaur eguneko Lekeitioko “Andra Mariaren Zeruratzea” eliza beste eliza zaharrago bat zegoen tokian eraiki zuten. Hasierakoa, ziurrenik, erromanikoa izan zen eta 1287an sagaratu zuten. Gaur egunekoa berriz, Euskal Herriko gotiko berantiar estilokoa da, argi erakusten duenez eraikinaren oina, triforioa eta fatxada antolatzeko moduak. Eliza XV. mende barruan eraiki zuten, zatika.
Eraiki ondoren, aldaketa txikiak sartzeko obrak egin zizkioten eta XIX. mendeko 80ko hamarkadan oso-osorik aldatu zuten. Ordutik du gaur eguneko itxura eta obrak Paskual Abaroak ordainduak izan ziren. Obra horren bidez eraikinari sakristia berria, girola bat eta alboko arkupe handi bat (elizapea) gehitu zitzaizkion. Denak gotiko estilokoak eta sentsibilitate handiz eraikiak: estiloari oso-osorik lotuta. Aldaketa horren ondoren, Vaticanoak basilika titulua eman zion. Kanpandorrea barroko estilokoa da eta klasizista estiloko beste baten tokian jarri zen. Honek ere eraikuntza aldetik historia luzea du.
Elizaren elementu aldakorrak direla eta, aipagarriena da, zalantzarik gabe, aldare nagusiko erretaula, gotiko-flandes¬tarra, XVI. mende hasierakoa eta oraintsu berriztua. Bizkaiko garrantzitsuena da dituen neurri eta polikromiagatik, baita penintsulako garrantzitsuenetakoa ere. Sevillako eta Toledoko katedraletako erretaulek bakarrik gainditzen dute neurriz.
Informazioa