Arkeologia ondarea

Amorotok koba ugari ditu eta gainera aztarna oso garrantzitsuak aurkitu dituzte beraietan: Abitxako leizea, Errekas leizea, Pepetxo leizea, Atxurra eta Armiñako leizeak eta gehiago.

Amorotokoba ugari ditu eta gainera aztarna oso garrantzitsuak aurkitu dituzte beraietan.

Abitxako leizea, Oletan aurkitzen da. Lea ibilbidea jarraitu Gizaburuagarantz eta Abitxa baserriaren inguruan aurkitzen da. 1929an eman zuten ezagutzera. Koba garrantzitsua dugu, interes arkeologiko, historiko, biologiko eta espeleologiko handikoa. Saguzar multzo handiak bizi dira bertan eta, antza, behin betiko galtzeko zorian dagoen espeziea da bertan bizi dena. Espeleologiari dagokionez, 1999an galeria berriak aurkitu zituzten. Galeria nagusiak 15 metroko altuera du punturik garaienean. Bigarren karlistadan leku garrantzitsutzat zeukaten. Bertara sartzeko Udaletxean informazio gehiago.

Errekas Leizea, 1882an aurkitu zuten LekeitioMarkina bidea zabaldu zutenean. Bertan hartz hondarrak aurkitu zituzten. Hori dela eta, Amoroton aintzinatik gizakiak bizi zirela egiaztatzen da.

Pepetxo Leizea, Urruti auzoan, Atxurra deritzon inguruetan kokaturik dauden sei leizek osatzen dute. Balio historikoa eta artistikoa daukan arkeologia ondarea utzi digu gizonaren ezarkuntzan.

Aurreko leizea baino pixkat beherago beste koba bat dago, pepetxo III izenarekin ezagutzen dena. Berton ere aztarna interesgarriak aurkitu ziren. Esate baterako lapak, karrakelak, okre zati batzuk eta baita giza hotz bat. Honek adierazten du gizakia bertan bizi zela.

Armiña eta Atxurrako leizeak, Armiña eta Atxurra baserrien artean dauden lurpeko barrunbeak, duela 130 urte inguru aztertu ziren. Paleontologo eta arkeologoek “Atxurra” esaten diote goiko ahoari, eta “Armiña” beheko ahoari.

Amoroton leize asko badago ere, giza-aztarnak ez dira guztietan aurkitu. Adibide bezala ondorengo hauetan ez dago giza aztarnarik baina arkeologikoki garrantzi haundikoak dira: Pepetxo II, Pepetxo IV, Armiña, Goiogana I, Atxurraldeko Koba eta Asubitako Koba ditugu.

Informazioa

Natura
Zabaldu

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua