Arrigorri hondartza

Bizkaiko kostaldearen ekialdeko muturrean dago Arrigorri hondartza, Gipuzkoarekin muga egiten duen ingurune ederrean.

Bizkaiko kostaldearen ekialdeko muturrean dago Arrigorri hondartza, Gipuzkoarekin muga egiten duen ingurune ederrean.

Artibai ibaiaren bokalean amaitzen den urre koloreko harea xehea da, eta eguzkia hartzeko eta bainu atseginaz gozatzeko aukeraz gain, hainbat jarduera burutzeko parada eskaintzen du 150 metroko hondartza honek.

Herrigunean dagoenez, asko dira inguruan dauden tabernak eta aisialdiko guneak eta  garraio zerbitzu publikoa ere hurbil gelditzen da. Horrez gain, itsas-pasealekuan zehar ibilaldi atsegina egin dezakegu Saturrarango (Gipuzkoa) hondartzaraino.

ZERBITZUAK:

Sorosleak: Udan

Dutxak: Udan

Komunak: Bai

Aparkalekuak: Hirigunea

Iturriak, paperontziak: Bai

Megafonia: Bai

Bizikleta-eramatekoak: Bai

Informazio-panelak: Bai

Umeentzako jolasak: Bai

Boleibol sarea: Bai

Informazioa

Natura
Zabaldu

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua