Gipuzkoan dagoen Done Jakueko azken tokia Astigarribia, utzi ondoren, eta Deba eta Artibai ibaien isurialdeak bereizten dituen Arno mendiaren bide maldatsuak igo eta gero, kostaldeko Done Jakue bideak Arnoaten uzten gaitu.
Arnoate, antzinatik, Bizkaiko lurretan sartzeko atea izan da, Europa osotik etorrita, Kantauri kostaldeko bidea aukeratu zuten erromes guztientzat. Historian zehar gutxiago aipatu bada ere, badirudi zaharrena dela, eta, logikaz, Apostoluaren aztarnak aurkitu izanaren berria zabaldu zen bidea. Kontuan izanik garai haiek (IX. mendea) bat etorri zirela penintsulan musulmanek izan zuten hedapen handiarekin, Kantauri kostaldeko bidea, seguruena zenez, badirudi lehenbiziko erromesek Galiziako “Finisterrera” heltzeko erabili zuten bidea izan zela.
Lea Artibaiko Done Jakue Bidea altxor txikiz beterik dago.
Non hasi: Arnoate
Non amaitu: Astokigana, Munitibar
Distantzia: 23 km
Ordu kopurua: 9 ordu
Interes puntuak:
• Arretxinagako San Migel baseliza
• Udal arraindegia
• Udaletxe Zaharra
• Solartekua jauregia (gaur egungo udaletxea)
• Karmengo iturria
• Simon Bolivar museoa eta Ziortza-Bolibar herria
• Gerrikako Santa Luzia baseliza
Aterpetxeak
Bidea egiten duten erromesentzat, Markinako aterpetxean eta Ziortzako Monastegian ostatu hartu daiteke.
Markinako aterpetxea
Tel.: 609031526
Posta elektronikoa: albergues@hosvobi.org
Webgunea: www.hosvobi.org
Ziortzako Monastegia
Tel.: 946164179
Posta elektronikoa: comunidad@monasteriozenarruza.net
Webgunea: www.monasteriozenarruza.net/
Informazioa
Hasiera:
ArnoateAmaiera:
Astokigana, MunitibarPDF deskargak