XVIII. mendeko jauregi-etxea da. 1780. Urtean Domingo de Ybarrak berregituraketa integrala egin zuen etxe honetan eta etxeari garrantzia emateko egundoko pintura freskoak egitea agindu zuen.
Pintura horiek dira jauregi honetan adigarriena gertatzen zaiguna. Goiko aldean eskuinetara herri bat agertzen da urmael, etxeak eta zuhaitzak. Ezkerretara, gizonezko bat zaldi zuri baten gainean. Behean eskuinaldean, bi zaldunen arteko duelua eta ezkerretara jauregi bateko gela agertzen da.
Informazioa