Bizimodu bat da itsasoa, Ondarroako historiarekin erabat lotuta dagoena eta bertako biztanle bakoitzaren patua idazten duena.
Ekintza Nagusiak:
Kontserba-fabrika baten bisita: zuzenean ikusiko dugu nola lan egiten duten, nola gazitzen duten arraina eta nola sartzen duten potetan.
Portura bisita: Arraina kofradian nola saltzen duten ikusiko dugu eta emakume saregileek teknika tradizionalak erabilita sareak nola josten eta konpontzen dituzten ikusiko dugu.
Alde zaharra eta eliza ezagutzeko bisita, arrantzaleen auzoetako historia ezagutzeaz gain, bertakoen elkarrizketak entzungo ditugu, itsasoko olatuekin nahastuta.
Hizkuntza: Euskera, Erdera. Kontsultatu: Ingelesa eta Frantsesa