Lea-Artibaiko eskualdeak kostaldeko 20 Km. inguru dauzka, interes handiko egitura geologiko eta paisaiak dituelarik.
Hondartzak gure kostaldeko ezaugarri ezagunenetarikoak dira. Ogellako hondartza atseginetik, lasaitasunaren zaleentzako ezin hobea dena, hondar fineko Lekeitioko hondartza bizietara, bidaiariak gozatzeko aukera izango du.
Itsasoraino jausten diren amildegiek ere erakarriko dute bidaiaria. Haietariko batzuk, ia bertikalak izanda, eskura ezinak dira, mota ezberdinetako hegaztientzako babesleku aproposa sortuz. Honez gain, gure kostaldeak jasandako erosioak Garraitz edota San Nicolas irlaren moduko egiturak sortu ditu. Hareharrizko harritzar honetan natura basatiak, isolatuen istorioek eta ertaroko monastegiek bat egiten dute.
Historia-aurretik da ezaguna eskualde honetako biztanleek itsasoarekin mantentzen duten harremana, Sta. Katalinako aitzuloan aurkitutako orain dela 30.000 urteko aztarnek agian uzten duten moduan. Gaur egun, portuak eta euren arrantza bizitza dira harreman estu honen islada. Eskualdeko bi ibai nagusien itsasoratzean kokatzen diren Ondarroa eta Lekeitioko herrien portuak bizitza mota honen adibide argiak dira.
Kostalde zati honen eta Bizkaiko kolkoaren gainbegirada ezin hobea eskuratzeko, Mendexako herrira edo Asterrikako auzora hurbiltzea baino ez daukagu, edota Otoio, Lumentza edo Santakurutz moduko kostaldeko mendietara igo.
Informazioa