Lea Bailara

Lea ibaia Oiz mendian jaio eta Maria Errota deritzon itsas errota zaharraren paduretaraino luzatzen da. Edertasun natural handiko eta populazio-dentsitate txikiko lurrak bustitzen ditu bere ibilian.

Lea ibaia Oiz mendian jaio eta Maria Errota deritzon itsas errota zaharraren paduretaraino luzatzen da. Edertasun natural handiko eta populazio-dentsitate txikiko lurrak bustitzen ditu bere ibilian. Bizkaiko ibai garbienetariko bat izateaz gain, ur guztiz edangarria darama ubide osoan zehar.

Lea ibaiaren arroak 81,48 Km²-ko hedapena du, Bizkaiko ibaiekin erkatuta, tamaina ertainekoa dela esan liteke. Bere luzera osoan 24 km neurtzen ditu eta beroni lotzen zaizkion ibai-adar guztiak batuta, 125 km hartzen ditu. Bere perimetroa 46 km-koa da eta 81,48 km² betetzen ditu. Sortzen den puntutik itsasoratzen den punturainoko lerro zuzenak 17,5 km neurtzen ditu, eta tarte horretan 1.024 m-ko jaitsiera du, alegia 19,7 graduko malda.

Oiz mendiaren iparreko maldetan du iturburua eta ipar-iparrekialderako noranzkoarekin egiten du aurrera, Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga Amoroto, Mendexa eta Ispaster zeharkatuz, eta Lekeitioko itsasadarrean itsasoratzen da. Ibilbidearen hasieran Lea ibaiari Oiz deritzo, eta ez du behin-betiko izena hartuko Nabarriz ibaiaren urak jaso arte, Aulestiren parean, alegia. Udal mugarte horretan, Beko-Errota eta Errotabarri uhasken artean, amuarrain arrantzarako barrupean dago, bai eta izokin barrupe sarria ere.

Lea ibaiaren ibilbidea ez da batere uniformea. Lehendabiziko kilometroetan Oizen gailurretatik abiatu, malda handietan behera egin eta haranaren hondoraino jaisten da; beraz, oso luzera motzean 800 metroko goibehera gainditzen du. Handik aurrera ibaiaren zati on bat haran zabal batean zehar garatzen da, baina ubidea berriro ere estutu egiten zaigu. Kilometro batzuk igaro ondoren, Lekeitioko itsasadarraren ingurura hurbildu ahala, zabaldu egiten da.

Arro honetan aurkituko dugun landaredia aldatu egiten da ibilbidearen goialdetik behealdera; esaterako, lehen atalean Lea ibaiaren urbazterretan basoa ederto batean artatu dela ikusiko dugu. Ibaiaren hasierako ibilbidean azaltzen zaigun gainerako landaredia koniferen birlandaketez osatzen da, tarteka bazkarako itsasoratu, orduan eta urbazterrak ibaiburuan duen landare-aberastasuna galtzen duela konturatuko gara. Garai batean nabigagarria omen zen ibai hau.

Informazioa

Natura
Zabaldu

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua