XVIII. mendeko barrokoko jauregi hau Adan de Yarzaren arbasoen arteko borroken isla ederra da. Leagi auzoan kokatuta dago; kubo formako eraikina da angulu zuzeneko azalera batean eraikia, parte zaharra eta ertzak harlanduzko lanaz tratatuak daude.
Ate nagusiko bi leihoen artean aurkitzen da Leagi familiaren armarria: lumaz eta akanto orriz apaindutako kaskoa, eta azpiko aldean bi ume eta bi aingeru ditu. Goiko aldean armak ageri dira, laurdenetan banatuta, lehenengo eta laugarrenean basurdeak, eta bigarren eta hirugarrenean zortzi puntadun izarra.
Informazioa