Eskualde honetako ezaugarririk nagusietako bat bere geografia menditsua da, malda gogorrekin eta Lea eta Artibai ibaiek zeharkatzen dituzten aran estu eta sakonekin. Eskualdea bi aranetan zatitzen duten ibai bi hauek ematen diote izena Lea-Artibairi. Ibai eta aran hauek hegoaldean jaiotzen dira. Mendebaldean, berriz, Urdaibaiko biosferaren erreserbarekin lotzen du eskualdeak. Ibai hauek sortzen duten ibarra egoera ezin hobean mantentzen da, EAEko kostaldeko zonalderik garbienetariko bat izanik. Leku garaietan lizar, haltz, hurritz eta haritzak hazten dira.
Eskualde honetan aintzinako ohiturak eta herriko bizimodua mantendu izan dira belaunaldiz belaunaldi bere geografian zehar sakabanaturiko baserrietan. Burdinolen agerpenak, horren bereizgarriak diren belardiak eta ortuak ezarri zituen lehengo basoetako paisai naturalen lekuan. Hala ere, gaur egun oraindik aurki daitezke kantabriar artadiak, hariztiak, pagoak, lizarrak, arantzak edota hurritzak.
Zenbait mendik mendeen zehar izan duten garrantzia baserrietan erabilitako harrietan isladatzen da, Oiz mendiko inguruetako baserrietan erabilitarko hareharria edota Markinako harrobietako marmol ospetsua kasu.
Barrualde zein kostaldeko panoramika ezin hobeaz gozatzeko, Kalamua, Iluntzar eta Oiz mendietara igotzea baino hoberik ez dago. Azken hau, eskualdeko garaiena eta Bizkaiko mendirik gazteena izanda, Gernikako Juntetxeko batzarretara deitzeko erabilitako Bizkaiko bost “mendi bozinero” deritzonetariko bat da. Gaur egun, mendi hau ia eskualde osotik ikus daiteke bere gailurrean kokatutako parke eolikoari esker.
Informazioa