Bisitatu Kantauri itsasoko porturik garrantzitsuena eta lonja, bertako aniztasuna ezagutzeko: alturako eta baxurako itsasontziak, garabiak, sirena, izotz fabrika, …
Bertan itsas jarduera bere osotasunean ezagutzeko aukera dago; non teknika tradizionalak teknika modernoekin uztartzen diren. Galdetu bertan aurkituko dituzun arrantzale edota arrantzale ohiei sortzen zaizkizun zalantzak; ze harrapatu duten, nola prestatzen den “Legatza Ondarroako” erara, lanbidearen gogortasuna eta sirenen esanahia (soinu kopuruaren arabera arrain mota bat lehorreratuko dela esanahi du).
Ezagutu lanbide auxiliarrak; enpaketatzaileak, saregileak, … Eta, azkenik, kaietatik igaro eta gozatu itsasoaren eta Bizkaiko Golkoak transmititzen duten lasaitasunarekin olatuak hausten diren tokitik.
Informazioa